Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Larunbateko eguna izan da lasartar, garaztar eta oztibartarrentzat besta egun guziz pollita: haurrak kantuz eta bertsuka, musika, opari eskaintze, bazkari alai. Herria 2005-04-28
Gu, geure aldetik, etengabe oroitzen gara beti zuetaz, jai eta beste egun jakinetan egin ohi ditugun opari-eskaintze eta otoitzetan. Izan ere, egoki da eta zuzen senideez oroitzea. Elizen arteko biblia 1 M 12,11
Esan zidan beste lanik ezean halaxe irabazten zuela bizimodua, esaerok hark berak bildu eta orriotara eramandakoak zirela, eta etxez etxe zihoala eskaintze-jardun horretan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 104. orr.
· Kontsumitzaileari informazio ona garaiz eskaintze hutsa ez da beti erabateko bermea, panazea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 79. orr.