Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezarri zuten kutxa harri handiaren gainean, eta Bet-Xemexeko jendeak erre-opariak eta eskaintzak egin zizkion Jaunari egun hartan. Elizen arteko biblia 1 Sm 6,15
Jaunaren etxera eraman zituen bere aitak eta berak eginiko eskaintzak: zilarra, urrea eta ontziak. Elizen arteko biblia 1 Erg 15,15
Zin egin diot Eliren senitarteari, ezin izango duela sekula bere gaiztakeria garbitu, ez opariak eginez, ez eskaintzak ekarriz. Elizen arteko biblia 1 Sm 3,14
Lehen fruituen eskaintza eta fede-aitorpena. Elizen arteko biblia Dt 26,1 tit
Erre-oparien eskaintza bukatu arte jardun zuten kantatzen eta turutak jotzen. Elizen arteko biblia 2 Kro 29,28
Oparien eskaintza bukatzean, Davidek bedeinkatu egin zuen herria Jaunaren izenean. Elizen arteko biblia 1 Kro 16,2
Egin nahi den edo egin daitekeen tituluen eskaintzari buruz aritzen garenean, gizarteak zer behar duen, zer eskatzen digun, eta horrelako galderak etortzen zaizkigu gogora. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 205. orr.
Orokorra izan beharko litzateke unibertsitate ikasketen eskaintzaren plangintza, eta administrazioari egokitu beharko litzaioke plangintza horren erantzukizun handiena. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.
Urtero graduondoko ikastaroetan parte hartzen duten 150 ikasle eta irakasleei esker, hasieran eskaintzen ziren 370 eskola orduetatik 2.250 orduko eskaintzara pasako dira. Berria - Euskal Herria 2004-07-01
Neure idiak emanen dizkizut erre-oparirako, eultziak egurretarako eta garia eskaintzarako. Elizen arteko biblia 1 Kro 21,23
Eskaintza egin zionean, neskak hogeita lau ordu eskatu zizkion erantzuna emateko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 78. orr.
Garai hartantxe iritsi zitzaidan Escher-Wyss-en eskaintza: aukera aparta ingeniari gazte batentzat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 68. orr.
-Nire eskaintza aintzat hartu behar huke, horrelako garaipenak ez dituk askotan izaten. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 165. orr.
Eskaintza luzatua nion bere autostop-bidaia nirekin egin zezan, nik eskura neukalako Williamsen Citröena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 187. orr.
-Aprobetxatuko dut zure eskaintza. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 223. orr.
Sei urterekin hasi zen bertan eta 21 egin arte jarraitu, Aspek eta Asegarcek egindako eskaintzetatik lehenengoarena onartu zuen arte. Berria - Kirola 2004-05-11
Petrolio konpainia erosteko eskaintzetan Espainiako Gobernuak jada ez du indarrik. Berria - Ekonomia 2006-02-07
Honelako eskaintzetan ohi den bezala, harpidedunek are merkeago eta errazago eskuratu ahal izango dituzte filmak: kaleko prezioan baino %20 merkeago hain zuzen. Berria - Kultura 2004-10-20
EAEko hezkuntza sistemako behin-behineko irakasleek lan egonkortasuna izateko 2004ko dekretuan hainbat baldintza ezarri zirela gogorarazi du Hezkuntza Sailak: sailak deitutako Enplegu Publikorako Eskaintzetara aurkeztea. Berria - Harian 2005-07-28
Adio, andrea, har ezazu ontasunez nire sentimenduen eskaintza; ez dio deus kalterik egiten nire errespetuaren eskaintzari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 95. orr.
Begira, neure idiak emanen dizkizut erre-oparirako, eultziak egurretarako eta garia eskaintzarako. Elizen arteko biblia 1 Kro 21,23
Jaunari eskainiriko ogiez, eskaintzetarako ogi-irinaz, legamigabeko opilez, zartaginan erretako opilez, oliotan bustiriko taloez, pisu eta neurriez ere arduratu behar zuten. Elizen arteko biblia 1 Kro 23,29
Jendea kexu da osasun zerbitzu publikoen eskaintza nahikoa ez delako. Berria - Gaiak 2004-05-26
250 dei irratietarat eta 15.000 euroren eskaintza. Herria 2005-02-17
13 1/2 etan: Bazkaria eta medailen eskaintza. Herria 2003-09-04
Emazteak, jeneralean, senarraren eskaintza eskuzabalari ezetz esaten zion, eta irakurtzera joaten zen, egongela esaten zioten gelako bazter batera. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 67. orr.
Demetrio I.ak beste eskaintza berriak egin Jonatani. Elizen arteko biblia 1 M 10,22 tit
Ontzi hondoratuko marinela azken oholari nola, halaxe atxiki gintzaizkion eskaintza zekenari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.
Aldare handiaren gainean egin behar dituzu goizeko erre-oparia eta arratseko eskaintza. Elizen arteko biblia 2 Erg 16,15
Bezero gehienak gizonezkoak ziren eta ezin zioten gure eskaintza kilikagarriaren tentazioari eutsi. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 43. orr.
Gaur egungo ikusmoldeek, aldiz, biziki azpimarratzen dute eskaintza-egiturak munduko eskariaren joeretara ongi egokitu beharra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.
Ildo horretan doaz Ortegaren hitzak, Aviranetari eta haren asmatzaileari buruzko bere lanaren eskaintza-orrian ipiniak: [...]. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.
Urtero, letra galegoen karietarat, lore eskaintza egiten zaio Castelaori txoko honetan maiatzeko azken igandean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.
12-tan, lore-eskaintza haren hil-hobian. Herria 2002-09-26
Nazkatuta nago lan-eskaintzak irakurtzeaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 402. orr.
Txapelketa bururatu bezain laster lan eskaintza ederra egin zidaten Floridan aritzea proposatuz. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 278. orr.
Ez du hainbeste ezkon-eskaintzarik ere aukeran. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 92. orr.
Apaizak, eskaria entzun zitzaiolako debozioz beterik eta mesedeagatik esker oneko, gari-eskaintza egiten die urtero behartsuei San Frantziskoren maitasunagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.
Egun hartan Jaunaren etxe aurreko atariaren erdi aldea sagaratu zuen erregeak, erre-opariak, labore-eskaintzak eta bake-oparietako gantzak bertan eskaintzeko. Elizen arteko biblia 1 Erg 8,64
Arratsaldeko intsentsu-eskaintza egin ohi zen ordu berean, Juditek deiadar egin zion ahots handiz Jaunari, esanez: [...]. Elizen arteko biblia Jdt 9,1
Ardo-eskaintzak egin, eta bakoitza bere etxera joan zen lotara. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 141. orr.
Agindu iezaiezu lur- eta ur-eskaintzak prestatzeko, menpekotasunaren seinaletzat. Elizen arteko biblia Jdt 2,7
Judea herrialdera heldurik, mezulariak igorri zizkieten Judasi eta anaiei gezurrezko bake-eskaintzak egitera. Elizen arteko biblia 1 M 7,10
Astelehena zen, baina igandekoa erosi zuen, iragarki laburretan zekarren sexu-eskaintza zabala miatzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.
Aurreratu eta ekarri Jaunaren etxera zeuen oparigaiak eta gorespen-eskaintzak. Elizen arteko biblia 2 Kro 29,31
Asko ikusten genuen Frantziako A2 katea, hemengo telebista eskaintza oraindik ere egungoa baino pobreagoa zenean Donostian ongi hartzen zelako eta saioen ordutegia hobeto egokitzen zitzaigulako, gaueko filmarena batez ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 237. orr.
Hauxe da haren kontra-eskaintza: Goza ezazu, lagun, gozatu eta ez epaitu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 30. orr.
Irratia, Radio Segurako kantu eskaintza orduaren sintonia. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 21. orr.
Irratia, Radio Segurako kantu eskaintza orduaren sintonia. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 21. orr.
UDAKO OPORRETARAKO LAN ESKAINTZA DEIA. Herria 2005-05-26
Ez batak ez besteak ez zuen zuzenean sortuko merkatu autoarautuaren konkurrentziazko sistema, zeinean gauza orok salgai bihurtzeko joera baitu eta prezioa eskaintza eta eskaria aurrez aurre jartzearen emaitza baita, eta eskaria eta eskaintza ere, aldi berean, prezioen arabera aldatzen baitira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.
Prezioen beherakadak, gainera, iraunkorra eta handi samarra beharko du izan, eskaintza erreakzionatzen has dadin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.
Banku zentralak, ez baitu diruaren parekotasunaz arduratu beharrik -diruaren gorabeherek automatikoki orekatzen baitituzte dibisen eskaintza eta eskaria-, nazio barneko auziak huts-hutsik kontuan izanik gida dezake bere diru-politika. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Merkatu horiek, ororen gainetik, merkatarien beren topaleku ziren, eta ez azken eskariak (kontsumozkoak) eta lehen eskaintzak (ekoizpenak) bat egiten zuten lekua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.
Baldin aldagai nominalak (prezioak eta soldatak) truke-tasen bariazioari berehala egokitzen ez bazaizkio, konkurrentziaren ondoriozko hobetzeari esker, eskaintza nazionalaren alde aldatuko da merkatu-kuota, eta horrela bigundu egingo da krisiaren lehen efektu atzeragarria. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.
Diruaren hazkundeak eskaintza potentzialaren hazkundearekin batera joan behar zuen, horixe baitzen inflazio-iragarpenak aldatzeko eta prezioen egonkortasuna berreskuratzeko modu bakarra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.
Ikaragarri handia zen eskaintza. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.
Gehiegizko eskaintza denean, saltzaileek prezioak beherantz jaitsiko dituzte, ez baitira bestela produkzioa saltzeko gai izango. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 68. orr.
Eskaintza eta eskaria, hori da dena. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 103. orr.
Ondasunen eta zerbitzuen eskaintza eskasia dagoenez, enpresek gutxiago ekoizten dute eta lanpostuak deuseztatu egiten dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 114. orr.
Reaganen administrazioak abian jarritako eskaintza-politika sarritan berrikuntza teoriko hutsa balitz bezala hartu bada ere, Estatu Batuen indarraren beheraldiaren kontrako erreakzioa izan zen beste ezer baino gehiago. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.
Ekonomikoki jarduera apala da bertsolariena, eskaintza-eskari jokoa kanpoko esku-hartzerik gabe doitzen duena eta, beraz, eragile komertzial edo babes publikoarekiko menpekotasunik gabea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.
Diru politika, bi hitzetan esanda, diru eskaintzaren eta interes tasen kontrolean datza. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Hegoaldetik datorren lan-eskaintza ia mugarik gabe da elastikoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.
Diru-politika independente baten abantaila nagusia, monetaristen iritziz, diru-eskaintza kontrolatuz, inflazioaren aurkarko borrokari erabateko lehentasuna eman ahal izatea da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Merkatu horien dolar-eskaintza, alde batetik, Estatu Batuetako erakunde eta enpresetatik zetorren, interes-tasa guztiz apalak atzera eragiten baitzieten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.
Herrialde batek, beraz, gehiago irabaziko du trukean zenbat eta sendoagoa izan inportazio-eskariaren prezio-elastikotasuna, eta zenbat eta ahulagoa izan esportazio-eskaintzaren prezio-elastikotasuna. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
Epe laburreko eskaintzaren zurruntasuna, bestalde, are handiagoa izaten da garapen-bideko herrialdeek ekoizpena esportaziora bideratua dutenean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.
Barne-eskaintzaren zurruntasuna, eta, bereziki, esportazio-eskaintzarena, hain izaten da handia, non aurrezkia gehitzeak ez baitu ekartzen nahitaez kanpoko defizita gutxitzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.
Eskaintza, liburua bezala, noiz-eta neu jaio nintzen urtean izkiriatua zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 111. orr.
Zalantza neukan eskaintzari buruz: ala Intxortako herritar eroriei eta Julian Lasari, in memoriam ezinbestean, ala Jontxu Muñagorriri, txikitako bere kontakizunekin nire irudimenaren txingarrei haizea emateagatik. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 115. orr.
Eskaintzak zetozen aurrena: Lizi eta Sarari, osaba Juani, bere ama Carmeni, Obabako gure lagun Lubis zenari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.
Begiak txitxildu eta, idazkera kiribildu batez, honako eskaintza hau irakurri ahal izan nuen: "W.P. Weber standartenführerrari, Reicheko arimarik sentiberenetako bati, esker onez". Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.
"Je n'oublierai jamais nos promenades dans Londres" zioen eskaintzak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 219. orr.
Bi liburuek kortesia orrietan, letra handi eta argiaz, eskaintza hitz batzuk zituztela idatzita egiaztatu ondoren, atzeratu egin nuen haien irakurketa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 219. orr.
"Txakurrak lurperatuko ditut, non esaten badidazu", egiten dio eskaintza. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 145. orr.
Salbatore Mitxelena, Orixe eta Nemesio Etxaniz eskaintzan aipatu idazleen estiloa errepikatzen du Mendigurenek, A. protagonistaren kide izan zitezkeen apaiz euskaltzaleena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.
Lehen orrialdean eskaintza lerro bat: "Ene kusi maiteari, esker beroenekin". Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 143. orr.
Beste Beatriz batzuk ere ageri dira Borgesen aipu-eskaintzetan (ez beti Beatriz izenez). Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 19. orr.
abertzalearen eskaintza (6); azken eskaintza (41); baina eskaintza (8); baino eskaintza (9); baten eskaintza (20); beharia lan eskaintza (8); bere eskaintza (27); berritzeko eskaintza (7); beste eskaintza (21); beste eskaintza bat (10); betetzeko eskaintza (5); bi eskaintza (9); da eskaintza (18); den eskaintza (6); dio eskaintza (7); dion eskaintza (8); diru eskaintza (11); du eskaintza (14); duen eskaintza (21); dute eskaintza (9); edo eskaintza (5); egin duen eskaintza (5); egin eskaintza (5); egin zuen eskaintza (5); egindako azken eskaintza (11); egindako erosteko eskaintza (12); egindako eskaintza (44); eginiko eskaintza (23); egiteko eskaintza (13); egiten duen eskaintza (6); enpresaren eskaintza (9); ere eskaintza (17); erosketa eskaintza (26); erosketa eskaintza publikoa (6); erosteko eskaintza (105); erosteko eskaintza egin (10); erosteko eskaintza publiko (16); erosteko eskaintza publikoa (41); erosteko eskaintza publikoak (6); erosteko eskaintza publikoari (5)
eskaintza aintzat (5); eskaintza arbuiatu (6); eskaintza aurkeztu (5); eskaintza bakarra (6); eskaintza bat (65); eskaintza bat egin (17); eskaintza bati (8); eskaintza batzuk (8); eskaintza baztertu (7); eskaintza bera (9); eskaintza bere (6); eskaintza berezia (7); eskaintza berri (8); eskaintza berri bat (5); eskaintza berria (12); eskaintza berriak (7); eskaintza bi (5); eskaintza da (9); eskaintza dela (8); eskaintza du (6); eskaintza edo (6); eskaintza egin (164); eskaintza egin die (7); eskaintza egin dio (15); eskaintza egin du (13); eskaintza egin eta (5); eskaintza egin zidan (10); eskaintza egin zien (6); eskaintza egin zion (21); eskaintza egin zuen (5); eskaintza eginen (5); eskaintza egingo (21); eskaintza egingo du (7); eskaintza egitea (11); eskaintza egiteko (9); eskaintza egiten (35); eskaintza egitera (5); eskaintza ekonomiko (5); eskaintza ere (11); eskaintza erredakzioa (5); eskaintza errefusatu (9); eskaintza eta (44); eskaintza euskal (5); eskaintza ez (32); eskaintza ez da (10); eskaintza ezin (6); eskaintza guztiak (15); eskaintza handiagoa (5); eskaintza handitu (5); eskaintza hau (10); eskaintza hobea (6); eskaintza hobetu (10); eskaintza hori (24); eskaintza horiek (6); eskaintza horrek (8); eskaintza horren (6); eskaintza horri (10); eskaintza hura (5); eskaintza izan (5); eskaintza jaso (11); eskaintza kontuan (5); eskaintza on (6); eskaintza ona (8); eskaintza onartu (51); eskaintza onartu eta (6); eskaintza onartu zuen (6); eskaintza onartuko (5); eskaintza onartzea (11); eskaintza onartzeko (12); eskaintza onartzeko prest (5); eskaintza onartzen (6); eskaintza oso (11); eskaintza politikoa (14); eskaintza publiko (28); eskaintza publiko eep (6); eskaintza publikoa (94); eskaintza publikoa eep (14); eskaintza publikoa egin (7); eskaintza publikoa egingo (8); eskaintza publikoa egiteko (6); eskaintza publikoa sep (6); eskaintza publikoak (14); eskaintza publikoan (11); eskaintza publikoaren (9); eskaintza publikoari (9); eskaintza publikorik (6); eskaintza seaska (18); eskaintza serioa (5); eskaintza zabala (27); eskaintza zabalagoa (6); eskaintza zabaldu (5); eskaintza zehatzik (5)
eskaria eta eskaintza (8); eta eskaintza (73); eta medailen eskaintza (7); eten eskaintza (8); euren eskaintza (5); euroko eskaintza (12); euroko eskaintza egin (6); euskarazko eskaintza (14); ez zuen eskaintza (6); ezker abertzalearen eskaintza (6); gas naturalen eskaintza (5); gehiegizko eskaintza (6); gure eskaintza (9); hainbat eskaintza (8); hartzeko eskaintza (7); hiru eskaintza (5); ikasketen eskaintza (9); jarraitzeko eskaintza (6); joateko eskaintza (8); joateko eskaintza egin (5); kultur eskaintza (10); lan eskaintza (140); lan eskaintza euskal (5); lan eskaintza publikoa (26); lan eskaintza publikoan (5); lan eskaintza seaska (18); lore eskaintza (41); lore eskaintza egin (12); lore eskaintza egingo (9); lore eskaintza eta (6); luzatzeko eskaintza (5); medailen eskaintza (7); milioi euroko eskaintza (9); naturalen eskaintza (5); nire eskaintza (5); onen eskaintza (5); patronalaren eskaintza (5); petrolio eskaintza (5); publikoen eskaintza (5); saltzeko eskaintza (31); saltzeko eskaintza publiko (5); saltzeko eskaintza publikoa (10); sarearen eskaintza (5); su eten eskaintza (8); taldearen eskaintza (6); tituluen eskaintza (5); zen eskaintza (7); zion eskaintza (6); zuen eskaintza (25); zure eskaintza (8); zuten eskaintza (7); zuzendaritzaren eskaintza (7)
beste eskaintzarik (6); borondatezko eskaintzak (5); du eskaintzarik (5); egindako eskaintzak (10); egindako eskaintzarekin (5); egindako eskaintzari (6); eskaintzak aurrera (6); eskaintzak egin (7); eskaintzak egiteko (5); eskaintzak egiten (8); eskaintzak ere (14); eskaintzak eta (11); eskaintzak ez (13); eskaintzak izan (7); eskaintzak jaso (7); eskaintzan eta (6); eskaintzarekin bat (6); eskaintzaren alde (5); eskaintzaren arabera (8); eskaintzaren arteko (7); eskaintzaren aurka (6); eskaintzaren barruan (5); eskaintzaren bat (18); eskaintzaren berri (6); eskaintzaren eta (6); eskaintzari aurre (5); eskaintzari buruz (6); eskaintzari muzin (7); eskaintzari uko (8); eskaintzari uko egin (5); eskaintzarik egin (14); eskaintzarik ere (5); eskaintzarik ez (16); eskaintzarik jaso (16); eskariaren eta eskaintzaren (12); eta eskaintzak (14); eta eskaintzaren (24); eta eskaintzaren arabera (5); eta eskaintzaren arteko (5); ez du eskaintzarik (5); lan eskaintzak (8); lore eskaintzak (7); zion eskaintzari (6)