Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pasilloaren bukaeran erdi gordetako eskaileratxo baten aurrean baikeunden. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.
Gau batean gurdikada bat ongarri bota zioten apaizetxe aurrean, goizean leiho batetik irten behar izan zuelarik eskaileratxo baten laguntzaz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 309. orr.
Bi eskaileratxo izango dira, bata eskuinean eta bestea ezkerrean, agertokiaren eta aretoaren artean lotura eginez. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.
Snagak eskaileratxoa gorantz sendo kokatu zuen, eta igo egin zen, desagertu arte. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 228. orr.
Eskaileratxoa tximiniaraino ekarri, igo gora, eta azkeneko mailan eseri zen Max. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.
Pereissondarren etxe barruan mugimendu arinak, oihartzun gabeko kolpe eta talkak entzuten ziren, zurezko eskaileratxoetan norbait gora eta behera ariko balitz bezala. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 224. orr.
Ez nituen karrikara ateratzen ikusi zerbitzuko eskaileratxoan behera jarraitu ziguten bi pistolariak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 127. orr.