Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskai iz larru sintetikoa, eskuarki tapizatzeko erabiltzen dena.
Goiko solairuan mahai txikiak eta eskaizko jesarlekuak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 144. orr.
Ezinegonak bultzatu zuen morroia eskaizko besaulki zikin batean jesartzera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 14. orr.
Etxerakoan, Seat 850 haren atzeko jarleku eskaizkoan, gurasoek plazan erosi dioten liburua zabaldu ume kozkorrak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 83. orr.
Eskai zuriz tapizaturiko metalezko aulkiak. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 54. orr.
Dyna Panhard batean ibiltzen ginen: zapo mutur-biribil luze bat, hori kanario-kolorea, aulkiak eskai zebra imitaziozkoak eta lapiko zaharraren hotsa. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 17. orr.