Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskafandra, zapatoiak eta buruko bola harrigarri hura jantzi zituen eta nasako eskaileretan behera astiro jaitsita itsasoan murgildu zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 402. orr.
Burumakur ibiltzen zinen, astiro, eskafandra baten barruan legez. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 301. orr.
Eskafandraren barruan, leihatilatik, paper bat ikusten zen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 42. orr.
Eskafandra bat jarri nahi zian, Komaroven antz handiagoa izateko, baina ez zioagu utzi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.
Bera begiak zabal zabalik geratu zen, eskafandra eranzten zuela, ondo konprenitu gabe bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 402. orr.
Edonork daki eskafandrak direla paper zaharrak ondoen kontserbatzen dituzten enteak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 131. orr.
Holagarrotan, eskafandraz, oxigenorik gabe. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 160. orr.
Nre eskafandra espazialaren barrutik planeta bitxi horretako bizilagunei harrimenez eta errukiz so. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 104. orr.
Hain zuzen ere, liburutegiak egin zituzten arkitekto guztiak eskafandra-egile frustratuak ziren. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 132. orr.