Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hauek Galileako Betsaidako Feliperi hurbildu eta eskabide hau egin zioten: "Jauna, Jesus ikusi nahi genuke". Elizen arteko biblia Jn 12,21
Hanamel, zeure osaba Xalumen semea, etorriko zaizu eskabide hau egitera: "Eros iezadazu Anatoten daukadan alorra; zeuri dagokizu horretarako eskubidea, ahaiderik hurbilekoena zaitudanez". Elizen arteko biblia Jr 32,7
-Eskabide bat egin nahi dut. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 210. orr.
Bada eskabideak egiteko inprimaki bat Zein erratz? liburuaren atzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 200. orr.
300 baino gehiago dira hilketen argiketarako eskabideak egin dituzten familiak. Berria - Kultura 2004-05-27
Nik hainbat eskabide aurkeztu ditut gogorarazteko oinordekorik hurbilena bizirik dagoela oraindik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 516. orr.
Produktua ez zen fabrikazio arruntekoa, kantitate txikitan prestatzen zen eta berariazko eskaeraz soilik; eskabidea igorri nuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.
Ongi iruditu zitzaien eskabidea legebiltzarkideei. Elizen arteko biblia 1 M 8,21
Apaizak berarekin bizitzeko eskabidea onartu zion, baina ez zion dirua hartu nahi izan gurasoen beldurrez. Berria - Mundua 2004-12-16
Aditzera ematen dizut ez dudala zure eskabidea onartzeko arrazoirik ikusten, eta bai arriskuak ugari. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 37. orr.
Aniztasun demokratikoaren eskabidea liberalismoaren tradizioak berea duen askatasun eskubidean datza. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 96. orr.
Willemen hitzak entzun zituen Velascoren eskabidea onetsiz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.
eskabide hauen nonahikotasunak zera planteatzen zuen, ea kornukopiaren emankortasuna uste bezain agortezina ote zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.
Pilatok haien eskabideari men egitea erabaki zuen. Elizen arteko biblia Lk 23,24
Frantziskok ez zien, ez, eskabideei uko egin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.
Marotok jaramonik ez eskabideari, eta ezetz erantzun. Txillardegi «Putzu», 1999 - 174. orr.
Ama, hitzik gabeko eskabideari erantzunez, niri gertatutakoa kontatzen hasi zen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.
Euskal barruti administratibo berezia antolatzea zen haren eskabide nagusia, gaur ere lortu gabe jarraitzen duena: euskal departamendua. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 149. orr.
Afrikako Batasuneko estatuburu eta gobernuburuak bat etorri dira Gleneagles hirian (Eskozia) gaur hasiko den G8koen bilerakoei eskabide bateratuak egiteko. Berria - Harian 2005-07-06
Orotariko eskabideen bulegoak data ezarri eta niri helaraziko dit. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.
Ugaritasuna gizadi osoarentzat izateko aukeraren amets berri honek inoiz ez bezalako eskabide premiatsu eta larriak sortarazi zituen "gabeziatik askatzeko". Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.
Etxegile aberatsen bat eta bere emaztea afaltzera omen zetozen, eta osaba Vernonek eskabide handiren bat espero zuen harengandik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 12. orr.
Apirilaren amaieran Construcciones y Auxiliar de Ferrocarrilesek (CAF) 2.335,7 milioi euroko eskabide zerrenda zuen, inoizko handiena. Berria - Ekonomia 2004-06-06
2.366 milioi euroko eskabide zorroa itxi du, horietariko %32 esportazioak dira. Berria - Ekonomia 2004-05-15
Batzuetan, epaileari eskabide-orri bat bidali behar, eta ez daukat non idatzi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.
Kongresuko beren ordezkariei gutunak bidaltzen zizkietelarik eta ezin konta ahala protesta- eta eskabide-agiri sinatzen zituztelarik ere, are orduan ere, gauza bakarrak kezkatzen ninduen ni: Rory aurkitu eta New Yorkera ekartzeak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 286. orr.
"Nik, Fulgor Sedanok, 54 urteko gizona, ezkongabea, lanbidez administratzailea, auziak abiarazi eta jarraitzeko gai, ahalez eta neure zuzenbidez, honako eskabide-azalpen hauek egiten ditut...". Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 56. orr.
Helburua 100.000 sinadura jasotzea da, horien bidez eskabide eskubidea baliatu eta Gasteizko eta Iruñeko Legebiltzarretan gunearen beharra nabarmentzeko. Berria - Euskal Herria 2004-01-11
Hirirantz zihoan bitartean, egun hartan lortzea espero zuen daratulu-eskabide handian bakarrik pentsatu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.
Eusko Jaurlaritzak joan den irailean jarri zuen auzi-eskabidea Estrasburgoko Auzitegian Alderdi Legearen kontra. Caballitoko grebalari gehienek bat egin dute arbitratze eskaerarekin. Berria - Euskal Herria 2004-01-24
Ikasle hauek elkarren artean maizegi erdaraz dihardute, euskara eskola orduetarako eta hizkuntza eskabideetarako bakarrik utzirik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 72. orr.
Hiregana, ordea, dohakabe hori, gizon bakar bat ere ez dun etorri ezkontza eskabidea egitera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.
Baina, urteen poderioz, sentimendu hura ahuldu egin zitzaion, halako moldez non baiezkoa erantzungo baitzion ezkontza eskabide bati, baldin eta norbait halako asmoekin hurbildu izan balitzaio. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.
Jangaitza da jarrera hori baita gizartearen kultur eskabideak zaintzeko ardura duten administrazioarentzat edo kultur mundutik hurbil dauden erakundeentzat ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.
Hauxe izan zen santuaren asmo bakarra, Elizari babes-eskabidea egitean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.
Sinesten nuen sinesten nuelakotz, ez galdera bati erantzuna eskainiz, baizik printzipio-eskabide baten bidez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 21. orr.
eskabide bat (4); eskabide bat egin (3); eskabide hau (3); eskabidea egin (6); eskabidea egitera (6); eskabidea onartu (7); eskabidea onartu zion (3); eskabideari erantzunez (3); eta eskabide (5); ezkontza eskabidea (22); ezkontza eskabidea egin (3); ezkontza eskabidea egitera (6); orotariko eskabideen (4); zure eskabidea (3)