Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esfortzu (ETCn 50 agerraldi; orobat esfuertzo g.er.) iz 1 ahalegina; indarra.

Esfortzurik ez egiteko eskatu zidan berriro.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 115. orr.

Azken esfortzua eginda, Peterrek haitzera igo zuen Wendy.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 129. orr.

Auzi honetan, funtsezkoa baita esfortzuak batzea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Ez du kontuan izan orain arte egindako lana eta esfortzua.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Esfortzua da, txirrindulari asko aldatsaren bukaeran irribarrez doazen irudipena ematen digun neke hori bera.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 12. orr.

Berak, bizirik zegoen senitarteko bakarrak, ez zuen esfortzurik aurreztuko gogo hori bete zedin.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 14. orr.

Teknikak, ez dago dudarik, bizimodua hobetzen du, esfortzuak eta indarra aurrezten ditu.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 47. orr.

Irribarre egiten saiatu zen, bihotza lehertzeko zorian esfortzuagatik eta emozioagatik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 99. orr.

Jakina da muskuluen esfortzutik ateratzen dela mugitzeko behar den energia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Bizitzan norberaren esfortzuz eta inori ezer zor gabe gora egitea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 132. orr.

Harrituta dirua hain erraz, hain esfortzu gutxi eginez irabazteagatik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Erremateko ilaretan jarrita esfortzuari eutsi ezin dion adreilua, paretan jarrita ere ez da izango kargari eusteko behar bezain sendoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Failak mugitzen dira esfortzua dagoelako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Normalean bihotzetik eri dauden pertsonek esfortzu fisikoa egiteko neke handiak izaten dituzte.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Bai Carlos Araujok bai lekukoek beraiek ere esfortzu handia egin behar zuten haren eztarritik ateratzen ziren marmarrak entzuteko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 7. orr.

Pena dela Donostian horrelako kontzertuak egiteko leku hoberik ez egotea, bera kontzentrazio esfortzu handi bat egiteko prest zela baina publikoaren laguntza behar zuela horretan, isiltasuna alegia.  Berria - Kultura   2004-09-12

Esfortzu handi bat egin aurretik sprint txiki bat egitea onuragarria da.  Berria - Gaiak   2004-08-21

Deus esan gabe begiratu zidan, harriduraz; begietan nabari zuen esfortzu ikaragarria egiten ari zela nondik nora ezagut nezakeen ulertzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 457. orr.

Azken erasoa Israelek Egiptori bidalitako mezua da, egiten dituen esfortzu politikoak axola ez zaizkiola erakusteko.  Berria - Mundua   2004-09-08

Bero ikaragarria denean edo esfortzu gogor bat egitean, gatza galtzeak arazoak ekar ditzake.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Denbora luzean esfortzu jarraituan jarduteko egokituta dauden muskuluak (oxigeno-horni ona behar dutenak).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Azken txanpan Titinek eta Pascualek meritu handiko lau tanto egin zituzten, esfortzu ustela izan zen baina.  Berria - Kirola   2006-01-29

Sukalde bazterretik esku bakar batez aulki bat hartu eta ageriko esfortzurik gabe haren gainean zutituz, arasa garai batean arakatu zuen, pipermin idor bat aurkitu arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.

Sasoi betean ez dagoenez, mutur-muturreko esfortzuetan zerbait antzeman lezake, eta, beharbada, beste batzuek baino komeria gehixeago izan lezake onenekin ibiltzeko.  Berria - Kirola   2004-04-04

3

Ibilbidea oso bestelakoa izan arren, esfortzu maila oso da berdina kasu bietan, ia topean, muga anaerobikoaren gainetik ibili behar izaten baita.  Berria - Kirola   2004-09-28

Muskulu ildaskatuak, berriz, esfortzu-eskala askoz zabalagoa du, eta abisatu egiten du gehiago ezin duenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Abstrakzio-esfortzu zail bat eginez soilik hel nintekeen urte haietara, hiriaren koloreak ezabatuz, hormei beren tonu ilun eta soila emanez, eta oinezkoentzako kaleei beren autoak itzuliz.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esfortzu fisikoa (3); esfortzu handi (5); esfortzu handia (17); esfortzu handia egin (12); esfortzu ikaragarria (4); esfortzu maila (3); esfortzua egin (3); esfortzua eta (3); esfortzurik egin gabe (3); esfortzurik gabe (10); eta esfortzu (6); eta esfortzua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus