Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esfinge (orobat esfinje g.er.) iz elezaharreko munstroa, emakume burua eta bularrak, eta lehoi gorputza eta oinak dituena; itxura hieratikoko pertsona.

Esfingearen igarkizuna asmatu uste zuen Edipok: ”Zein da ahots bakarreko izakia, lau hankakoa, bikoa eta hirukoa?”.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Edipo eta Esfingea, lurrontzi puskatu batean ume-marrazkieran pintatuak, Atenea, Erineak edo Eumenideak, edo dena dela derizten zer horiek guztiak, Hannarentzat, egiazko dira, ez alegiazko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 214. orr.

Harritzar handi bat zen, cromlech berri bateko lehen harria, garai modernoetako esfingea.  Berria - Kultura   2006-05-07

Materia, bere pasibotasun burlati horrekin, Osotasuna bezain zahar eta engainutan aberats, Esfingea bezalako handios eta sotil.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Barraren atzealdean geldi, dena kontrolatzen, denaz jabetzen, esfingea iduri.     «Kuskue tanden», 2004 - 125. orr.

Zer gertatzen da?, galdetu nahi nioke esfinge sudurmotzari, horixe litzateke normalena, baina isiltasunari eusten diot, ez naiz horri ezer eskatzen hasiko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 115. orr.

Emakumea isiltzen dela, begiratu besterik egiten ez diola, urrun, esfinge baten moduan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 109. orr.

Esfinge baten aurpegiera inperterritoa beti-bat mantentzen duen maiordomoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.

Ohe izardunei, zisne lepoko aulkiei, esfinge itxurako su-burdinei.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.

Jarrera handikia dute gogoetan, / esfinje harroa nola bakardadearen hondoan etzanik, / amaigabeko amets batean lotan iduri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus