Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudi lauen eta esferikoen ezagutzaren liburua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 214. orr.
Haren gainean, ganga esferiko argitu bat buru zuela, espiral baten tankerako frisoa, hainbat itzuli egiten zituena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.
Begia globo bat da, ia esferikoa, bi zentimetro eta erdi inguruko diametroa duena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Bere anaia, eskopeta hartu eta egongela erdiko mundu mapa esferikora apuntatzen ari zen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 166. orr.
Neurri bereko bi masaren artean, esferikoa izanik bata, eta bestea beste edozein formatakoa, esfera jaisten zen beti lasterrena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 76. orr.
Burbuila bat formatzen zen, aski ederra begira eta ia perfektuki esferikoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.
Mezuak baina positiboa izan behar du, dagoeneko hasi garelako pankrean barreiaturik dauden zelula esferiko multzoetako bakoitza transplantatzen. Berria - Gaiak 2004-05-08
Irudiaren erdigunea zehazki fokaturik badago, irudiaren ertzak lausoturik agertzen dira; aberrazio esferikoa esaten zaio teknikoki akats horri. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Ekuazioen teoria, aldaketen kalkulua, trigonometria esferikoa, probabilitateen kalkulua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.
Triangelu esferiko baten angeluen batura 180 gradu baino handiagoa da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 250. orr.
aberrazio esferikoa (4); esferikoa dela (3)