Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esfera 1 iz zirkunferentzia batek biratzean eratzen duen gainaldea; gainalde horrek mugatzen duen gorputz geometrikoa.

Espazioko izaki matematikoak identifikatuko ditu Euklidesek: solidoak: piramidea, prisma, konoa, zilindroa, eta esfera, jakina; eta horiez gainera, poliedro erregularrak ere bai.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Zirkuluen eta esferen arabera mugitu behar zuten gauza guztiek, hala agintzen baitzuen harmoniak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Ez diezu agirika egin behar zazpi zeru besterik kontatzen dutelako, gehiago diren arren, batzuetan globo bakartzat kontatzen baita barruan esfera batzuk dauzkana.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 178. orr.

Eskumuturreko erlojuaren esferari begiratu zion astiro.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 122. orr.

Zerumugan erdi murgildurik zegoen eguzkiaren esfera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 37. orr.

Jakin nahi al zenuke zertzuk diren zeruko esferak, zenbat eta nolakoak diren eta zer daukaten?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

Haien gogoeta gorenak ez zuen zeruko esfera gainditzen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 162. orr.

Bidea urraturik utzi dio amodio kristauari, non Jainkoak eta bere sorkariek, amodio "goitarretan" enpo eginak, elkar bilatzen eta gogoratzen baitute zeruko esferatan galdurik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.

Hain dago erregina estu loturik ene bizi eta arimari, ezen, izarrak beren esferan baino mugitzen ez diren legez, ezin baitut haren ondoan baino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 182. orr.

Horma-erloju bat, esferan pintaturik loreak zeuzkana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Esferaren bolumena zilindroarenaren bi heren dela frogatu baitzuen Arkimedesek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.

Esferan inskriba daitezkeen bost poliedro erregularrak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

Esferen harmonia numeroen harmonia da, funtsean, eta munduaren dantza numeroen dantza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.

Esferen musika!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

NASAko ikertzaileen arabera, esfera horiek harri porotsuetan sartutako sedimentuek sortuak dira eta harkaitz mota horiek uretan egon ohi dira.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Ez dirudi esfera baten azaleran bizi garenik, baina hala bizi gara, Lurra esferikoa baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 177. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Era berean, Jainkoa (gorets bedi Haren izena!) esfera gorenaren mugiarazlea da, eta Beraren eraginez mugitzen da hartan den guztia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 179. orr.

Lur globoa esfera birakari bihur litekeela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.

Urre koloreko esfera mugikor batzuk ageri zituen beheko partean, eta, elkar joaz, metal hots oso fin bat utzi zuten airean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 84. orr.

Mailaren behereneko partean, eskuin aldera, dirdir-isla zuen esfera koxkor bat ikusi nuen, nekez jasan zitekeen distira zeriona.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Garbi dago, beraz, beti esfera bakarra aipatzen dela, unibertsoa inguratzen duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 178. orr.

Arrazoitzeko ahalmenari dagokionez, gorputzetan aurkitzen diren esfera banatuen adimenekin konpara daiteke.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 198. orr.

Esfera erdiaren formako sakonune bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Suzko esfera erdialdera mugi litekeela, eta lur globoa zirkunferentziarantz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Agian, Arkimedesen liburuak irakurri dituenak esango du urarekin ezin dela benetako nibelaziorik egin, hark uste duelako ura ez dagoela nibelatuta, baizik eta esfera-forma duela eta lurrak zentroa duen leku berean duela hark ere bere zentroa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3950. orr.

Platonek ere Timeo-n unibertsoa banako baten antzera aurkezten du, osotasun animatu eta organiko gisa, esfera itxurakoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bi zirkulu, hiru zirkulu, argi esfera bat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 128. orr.

Hortaz, Lurraren esferikotasuna eta zeru-esferaren mugimendu zirkularra eta era honetako gauzak eztabaidatzen dituzten jendeak aurkituko dituzu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 82. orr.

Eguzki esferaren azken puntua sartzearekin batera, atmosfera garbi-garbi badago, inolako kalima edo gandurik gabe, azken argi izpiaren errefrakzioa gertatzen da, ostadarrean bezala.     «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.

Ikusi nuen Alkmaar-eko salatxo batean lurbira-esfera bat, hura azkenik gabe biderkatzen duten bi ispiluren artean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

5 irud/hed

Judizio disjuntibo orotan esfera (bere menpean barnebildua dagoen guztiaren kopurua) zatietan (menpeko adigaietan) banatutako osoki gisa errepresentatzen dela ohartu behar da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.

Botere politiko eta ekonomikoaren esferek indartu egin dute giza beharrak mugagabeak direlako eta horiek asetzearren natura erabil daitekeelako ideia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 76. orr.

Ez du ezagutzaren beste objekturen bat bere baitan barnebiltzen eta erakusten oinarri-esakune horien esferatik at.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 128. orr.

Erabat gure ezagutzaren esferatik at geratzen den kontua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 108. orr.

Zure semeak dena eduki behar zuen, lurreko hondasun eta erraztasun guztiak, zure bizi-mailara igo behar zuen, zure esferara.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 46. orr.

Edozein enpresa, pribatua edo publikoa izanik ere, esfera publikoaren partaide da, helburu eta ondorio publikoak baititu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 176. orr.

Intimitatearen esfera ukiezina.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 100. orr.

Merkatu esferak irentsi egin du esfera politikoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 91. orr.

Ezagutza-esfera hauetako batetik kentzeak bestean ezartzea esan nahi du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.

Sailkaketa ahalgarriari dagokionez esfera logikoaren indeterminatutasuna soilik baieztatzen duen printzipio logikoak ez du horretarako aukerarik ematen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 232. orr.

6 erlojuaren edo kideko gailu baten orratzak mugitzen diren zirkulua.

Erloju baten esfera argiztatuan hamarrak hamar gutxi zirela ikusi nuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.

Esfera lausotuaren azpiko bi orratz geldituek zortziak eta hamar seinalatzen dituzte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esfera bat (12); esfera batean (4); esfera baten (7); esfera eta (5); esferak eta (3); eta esfera (10); eta esferaren (5); zeruko esfera (4); zeruko esferak (3); zeruko esferaren (8); zeruko esferen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus