Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Josebak esertokia aurkitu bezain laster egunkariari ekin zion berriz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.
Esertokia libre uztearren. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 124. orr.
Hautsa kendu zion aulki baten esertokiari, bertan eseri aurretik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.
Frantsesa eta ingelesa atzeko esertokia izatetik aurreko jarlekua izatera pasatutako horretatik altxatu, telegatik jaitsi, eta Mikel Strogoffi jarraitu zioten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 159. orr.
Neguan, inolako berokuntzarik ez; esertoki itxurazkorik ez, baizik eta burdinazko aulki txatxar deseroso eta kirrinkatsuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.
Kantxako esertokiak 50 euro balioko ditu, iragan asteko final-laurdenekoak baino hamar euro gehiago. Berria - Kirola 2006-02-16
Komun-esertokian eseririk, sabelekoa hustu zuen aparteko tarratetan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.