Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aita kapaz zen zazpi-zortzi mazapan eserialdi batean irensteko. «Bizia lo», 2003 - 20. orr.
Joycek eserialdi batean idatzi zuen lehen kontakizuna, Ahizpak, amaren senitarteko apaiz zahar ero bat oinarri harturik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 5. orr.
Modu jarraituan idaztean ere, hasiera berri bat egon daiteke eserialdi bakoitzean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 259. orr.
Gaueko su ondoko eserialdiak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 132. orr.
Errepidez egin beharreko zatian, eserialdia egin zuten atzo gauean ekologistek. Berria - Gaiak 2004-11-09
Hainbat diputatu erreformazale Irango Ganberan eserialdia egiten ari dira egunotan, neurriarekin ezadostasuna adierazteko. Berria - Mundua 2004-01-20
Abuztuaren 12an eserialdia hasi zuten Oukacha kartzelaren atarian, euren seme-alabak berehala askatzeko eskatzeko. Berria - Harian 2005-08-27
Ate nagusiaren aurrean egindako eserialdian, suhiltzaile janzkera soinean, grebalariek sirena jo zuten maiz eta bengalak piztu zituzten, handik pasatzen zirenen harrigarri. Berria - Ekonomia 2004-05-11
Eserialdiarekin hasi dituzte mobilizazioak. Berria - Ekonomia 2004-09-23
Horrela eserita, gorputza aurrerantz, mugatuta zeukan metro eskaseko distantziatik foka zezakeen tapiz zatia, aldatu egingo zitzaion azter unea eserialditik eserialdira, begiradaren angeluaren arabera. «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.
Ordubeteko eserialdi «baketsua» egin zuten, 08: 30ean hasita. Berria - Euskal Herria 2004-07-29
Abenida amaigabeetan barrena ibiltzeari ekin diot, lasai, tarteka atseden hartzeko eta jendeari begiratzeko eserialdi ederrak egiten nituela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 43. orr.
Erroman bizi diren sardiniarrek, aldiz, protesta eserialdi baterako deia egin zuten gaurko, Washingtonen politikarekin bat ez datozen hainbat italiarrekin batera. Berria - Mundua 2004-06-05