Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esentzial 1 izond esentziari dagokiona; funtsezkoa, oinarrizkoa.

Horkheimer-ek ez du antropologia ukatzen; bakarrik, ez du metafisika berri bat bihurtuta ikusi nahi (gizaki-A estudiatzen, gizaki esentziala).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 177. orr.

ETAk askatasunaren "printzipio esentzialak" deskribatzen dizkigu bere Liburu Zurian.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 122. orr.

Ongiaren eta gaizkiaren esentziak bilatzen dira, eta erremedio esentzialak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 92. orr.

Platonek balioen hierarkia esentzialetik logikaren eta metafisikaren garrantzia ondorioztatu duen bezala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 19. orr.

Artearen izaera esentzialari buruzko gogoeta teorikoa. teoriak ez dio deus haren izateaz, zer-izanaz edo izaera esentzialaz: ez dago horrelakorik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Zeure bizia iraganean irudikatzea, zure ondoeza edo sufrimendu esentziala gauza gertatua balitz bezala hartzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

Kanpokotasun horretatik [...] barrukotasun esentzialerantz itzultzeko eginbeharrari menderatuko zaio oso-osorik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

-Zuk Hitz Sakratuan, Hitz Esentzialean, sinesten duzu.     «Kuskue tanden», 2004 - 158. orr.

Xehetasun guztiak ezabatu nahi izan ditut Madama Butterfly honetan, ezabatu alferrikako apaindurak, eta poetika esentziala bilatu.  Berria - Kultura   2004-05-06

Gauza akzidentalak gauza esentzialekin nahasteak pentsalarien izpirituetan sorrarazten duen okerbidea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 89. orr.

2 (izan aditzarekin)

Kanten arrazoimenarentzat esentzialak dira mugak eta esparruak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

Predikatua izan daiteke berezitasunen bati loturikoa, funtsezkoa edo esentziala izan gabe, akzidente bati dagokiona.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Denbora nire lanetan esentziala da gai bezala eta baita erretorikaren erabilpenari dagokionean ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

Alta Vatikanoko II-ko testu batean errepikatua da zelibatuaren legearen erlatibotasuna: Zelibatua ez da apezgorako esentziala (Presbyterium Ordines 16).  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 145. orr.

Bereizkuntza honek Espainiako historian esentziala eta akzidentala banatzea ahalbidetzen dio; eta positiboa eta negatiboa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 75. orr.

· Arrazaren kontzeptuak esentziala dirudi historian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 239. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esentziala da (3); eta esentzial (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus