Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esentzia 1 iz izaki edo gauza bati berezko izaera ematen dioten ezaugarri aldaezinen multzoa.

Existitzen den edozein gauzak Jainkoaren izaera edo esentzia adierazten du, modu zehatz eta determinatuan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 105. orr.

Izan ere, haien esentziak eta izaerak eskatuko baliete soilki banaturik egoteko, ez lirateke behin ere batuko; eta haien esentziak eta egiazko jiteak soilki baturik egoteko eskatuz gero, ez lirateke sekula banatuko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 221. orr.

Fededunentzat, esentzia da garrantzitsuena, hau da, gizakiak dituen dohain eta tasun multzoa, jainkoak sortuak direlako.  Berria - Harian   2005-06-21

Euskaldunen joera fundamentalistari kritika egiterakoan, esentziarik ez dagoela baieztatu dut, ez dagoela urtez urte eta mendez mende berdinean irauten duen ezer.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 70. orr.

Esentzia bati baiezko eta funtsezko eran egotziriko edozein atributu, biotarik bat: edo esentzia bera da, edo bestela esentzia horrexen nolakotasuna da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 125. orr.

Atributua subjektu kalifikatuaren esentzia bera denean, hori tautologia besterik ez da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

Funtsean, bizitzaren muinean, bere esentzian, ez dago deus oreka geldian, dena baita kontrarioen borroka etenik gabea.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 63. orr.

Garbi dakusazu, hortaz, -em ha-mefôrhori tetragrammatona dela, Jainkoaren esentzia adierazten duen bakarra, beste ezein ere kontzepturi loturik egon gabe, eta horrexegatik esaten da horri buruz: "bereziki dagokidana".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 157. orr.

Gure gizartearen esentzia suntsitu nahi izan dute erasotzaileek.  Berria - Harian   2005-07-09

Non dago hitzaren esentzia?  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 187. orr.

Jainkoaren atributuetatik "akzidente" izendapena baztertzean, ez da horren ideia ezerezten, esentziari gaineratzen zaion guztia, eranskin hutsa izanik, ez baitu bere errealitatea osatzen: horixe da, hain zuzen, "akzidente" hitzaren esangura.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

Ez duzu sinetsi behar Haren esentzian gauza gehigarririk denik, gure esentziari eransten zaizkien atributuen antzekorik, atributu mota horien artean izenkidetasun hutsa dagoelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 140. orr.

Gainerako izenez den bezainbatean, horiek guztiok atributuak adierazten dituzte, ez soilki esentzia bat, baina atributuak dauzkan esentzia bat, eratorriak baitira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 155. orr.

Betikoa eta egonkorra, inolako aldaketa motarik ez duena, ez esentzia aldatzerik, ez eta bere esentziatik kanpoko egoerarekiko aldaketarik ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 57. orr.

Nornahiren Izpirituan egokiak diren ideiak Jainkoarengan ere egokiak dira, Honek Izpiritu horren esentzia osatzen duen aldetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 239. orr.

Giza Gorputzaren esentzia espresatzen duen kontzeptua edo ideia Jainkoaren baitan aurkitzen da, nahitaez.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 567. orr.

Gizakiaren esentzia Jainkoaren atributuen modu jakin batzuek osatzen dute.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 143. orr.

Hona amairik gabeko helmugaren esentzia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 29. orr.

Orduan bakarrik da existentzia, eta ez esentzia soilik, jainkozko izatasunarekiko loturan eta dependentzian.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 22. orr.

Bere baitako kausa deitzen dut, haren esentziak bere existentzia barne hartzen duen hura.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 33. orr.

Hori da filmaren esentzia: gauza txikietatik abiatuta handiagoak lortzea, eta ez alderantziz.  Berria - Kultura   2004-09-22

Gauzen esentzia ezagutzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 18. orr.

Kristau fedea bera ordea, aipa daiteke bai esentziaren aldetik, bai fededunak berak bizi duen existentziaren eta esperientziaren aldetik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 174. orr.

Horretan datza modu finituaren betiera: bere existentzia, jardutearen bitartez, bere esentziaren derrigorrezko ondorio bihurtzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 22. orr.

Idazle oro idazteko sen pixka bat duelako da idazle, ez zuzentasunaren esentzien jabe delako.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 92. orr.

[Jainkoaren] egintzak soilki haren esentziaz burutzen dira, eta ez ezein organoren bitartez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 113. orr.

Arrazoimenarentzat, aitzitik, ona edo txarra esentziaz esaten dira, gizakiak izatasunez desiratzen duen horretaz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 18. orr.

Egia da esentzia bakarrak askotariko egintzak bete ditzakeela, baina Jainkoaren (gorets bedi!) esentziazko atributuak ez datoz Haren egintzetatik, ez bailitzateke onartzekoa Sortzaileak bere burua sortzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.

Jakin behar duzu Jainkoak (gorets bedi!) ez duela "esentziazko" atributurik bat ere, inolako baldintzarik gabe; eta Hura gorpuzduna izatea ezin onar daitekeen bezala, ez da onartzekoa, halaber, Berak esentziazko atributurik ukaitea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 121. orr.

Nola jalgidura miragarri haiek distiratzen duten Hirutasunaren esan ezinezko atseginean: Hirutasun berean eta esentziazko batasunean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.

Dei dagiote batasunari eta egiaz esan ezinezko ilunbea da, baina argitasun esentziazkoa; basamortua deitzen zaio eta arin zeharkatzen da hegaldi bat bailitzan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Ezagupen maitatia, atsegina eta esentziazkoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 106. orr.

Utz ezazu bidea joatera eta gauzek beren izaera propioan segituko dute; esentzian deus ez da mugitzen, deus ez da geldo geratzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jainkoa bere esentzia garbi eta jainkozkoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 84. orr.

Kreatzailearen zoriona, Jainkoa bera da, Izpiritu huts dena eta mugarik gabeko gozoarekin ezagutzen eta maitatzen dituena bai bere burua bai bere kreatura guztiak, beren esentzia hutsarengatik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.

Berdintasunak izan daitezke, egoera sozial, kultural eta ekonomikoetarik eratorriak, ez "esentzia femeninotik" etorriak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 162. orr.

Arrazoimena ez da gai esentzia singular horren ideiara iristeko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 21. orr.

Jainkoaren ahalmena beste deusik ez dela Jainkoaren esentzia eragilea baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 127. orr.

Esentzia gorena delako sortzen du izate oro, horregatik deritzo esentzia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 200. orr.

Gauza bakoitzak bere izanean irauteko egiten duen ahalegina ez da gauza horren esentzia aktuala besterik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 253. orr.

Esentzia mugagabea eta betierekoa adierazten duten substantziaren atributuak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 91. orr.

Gorputz hori esentzia betegin eta gorena dela aitortzen du, behin ere osatua izan gabea, inoiz aldatzen ez dena eta ezin aldatuzkoa dena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 234. orr.

Argi erakutsi dugu zer nolako ezberdinak diren norbait gauza baten existentziaren noziora eramatea eta pertsona hori horren egiazko esentzia eta substantzian sakontzen jartzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 108. orr.

Jainkoa deitzen dut, absolutuki mugagabea den izakia: hau da kontaezinezko atributuek osatzen duten substantzia, atributu bakoitzak mugagabeko eta betiereko esentzia adierazten duelarik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 33. orr.

Ez da ezin onartuzkoa, Sortzaileaz (goratu eta handietsia izan bedi!) ari garela, askotariko egintza horiek ere esentzia bakun bakarretik helduak izatea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.

Absolutuki mugagabea den izakia baitezpada definitu behar dela [...] kontaezinezko atributuek osatzen duten izakia bezala, atributu bakoitzak mugagabeko eta betiereko esentzia jakin bat adierazten duelarik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.

Jainkoaren esentzia betierekoa eta mugagabea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 125. orr.

Pentsamenduaren esentzia absolutu eta betierekoa adierazten duen atributu bat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 95. orr.

Horregatik ez dago inolako esentziarik, esentzia gorenaren kontrakorik, hots, esentzia ororen egilea den Jaungoikoaren kontrakorik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 365. orr.

Haren jardunaren zintzotasun gaindiezinak erruz aseko ditu baserria euskal esentzien gordailutzat duten irakurle politikoki zuzenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 260. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Herri espainolaren barne-esentzia eternal hori da denboragaindiko intrahistoria bezala metaforizatu duena Unamuno-k.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 92. orr.

4 landareetatik ateratzen den isurkari lurrunkor usaintsua, perfumegintzan erabiltzen dena.

Turkiatik ekarritako esentzia eta usainak zituen Èpicerie haren errua izango zen akaso, baina kanela usaina zegoen Chocimska karrikan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 33. orr.

Perfumeak daude komunean, esentziak, heliotropo esentziak, La nuit bleue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.

Ezkaia eta beste usain-belar batzuk biltzen zituzten, aroa zenean, handik ez oso urrun baitzegoen destilategi bat, han Laujarren, non ezkai-esentzia destilatzen baitzuten.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.

Aromaterapia emanaldi bat (Landare esentzien erabilpena) eskaintzen dautzuete udaberria aintzin, organismoaren garbiketa on bat egitea eta uda aintzin larrua prestatzea.  Herria   2003-03-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bai esentziaren (6); bai esentziaren aldetik (3); bai esentziaren bai (3); baten esentzia (9); beraren esentzia (5); bere esentzia (13); bere esentziaren (5); bestearen esentziarekin (3); bestearen esentziarekin duen (3); betiereko esentzia (4); da esentzia (5); edo esentzia (14); egiazko esentzia (6); esentzia adierazten (10); esentzia adierazten duen (5); esentzia bat (15); esentzia bat eta (5); esentzia bera (27); esentzia bera da (11); esentzia besterik (3); esentzia bezala (4); esentzia da (3); esentzia dela (4); esentzia edo (7); esentzia edo izaera (3); esentzia eta (15); esentzia ez (7); esentzia gauza (4); esentzia gorets (3); esentzia gorets bedi (3); esentzia halako (4); esentzia halako betierekotasun (4); esentzia hori (8); esentzia horren (3); esentzia mugagabe (7); esentzia mugagabe eta (7); esentzia nazional (3); esentzia osatzen (15); esentzia osatzen duela (3); esentzia osatzen duen (8); esentzia singular (3); esentzia soilaren (5); esentzia soilaren bidez (3); esentziak bestearen esentziarekin (3); esentziak bestearen esentziarekin (3); esentziak eta (4); esentziak ez (4); esentziak ez du (4); esentziarekin duen (3); esentziarekin duen ezberdintasuna (3); esentziaren aldetik (5); esentziaren arabera (3); esentziaren bai (4); esentziaren bai existentziaren (3); esentziaren beraren (4); esentziaren eta (5); esentziaren ezagutza (3); esentziaren kausa (4); esentziari dagokio (4); esentziari dagokiola (5); esentziari erantsiriko (4); esentziarik ez (4); esentziatik kanpoko (5); esentziazko atributu (3); esentziazko atributuak (5); espainiaren esentzia (4); espainolaren esentzia (3); eta bere esentzia (3); eta betiereko esentzia (3); eta esentzia (16); eta esentziaren (3); eta esentziazko (3); eta esentziazkoa (3); eta honen esentzia (3); ez esentzia (4); ez haren esentzia (3); gauza baten esentzia (3); gauza horren esentzia (3); gauzaren esentzia (5); gauzen esentzia (5); gauzen esentziaren (3); giza izpirituaren esentzia (6); gizakiaren esentzia (17); gizakiaren esentzia bera (8); gizakiaren esentziari (3); gorputzaren esentzia (9); gorputzaren esentzia halako (3); gure esentzia (3); gure esentziaren (3); gure izpirituaren esentzia (3); haien esentzia (4); haien esentziak (3); haien esentziari (3); haren esentzia (28); haren esentzia bera (5); haren esentziak (9); haren esentziaren (7); haren esentziari (11); haren esentziari erantsiriko (3); haren esentziatik (7); haren esentziatik kanpoko (3); honen esentzia (6); horren esentzia (6); izpiritu horren esentzia (3); izpirituaren esentzia (19); izpirituaren esentzia osatzen (5); izpirituaren esentziak (4); izpirituaren esentziari (5); jainkoaren esentzia (27); jainkoaren esentzia adierazten (3); jainkoaren esentzia mugagabe (7); jainkoaren esentzian (4); jainkoaren esentziaren (5); jainkoaren esentziari (4); maitasunaren esentzia (4); substantziaren esentzia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus