Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kapela hark zapala, lohia eta biguna ematen zuen, onddo-kapela tripontzien eta esekitokietatik zintzilikatuetako jipijapa kapela dotoreen artean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.
Jaka eta kapela esekitokitik hartu eta zerbitzu-atetik alde egin zuen kalera, zabor-ontzi batzuk atzean utzita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.
Lastozko kapelak, zetazko xalak eta gizonentzako bi beroki esekitokiaren orein-adarretatik zintzilikaturik zeuden, anabasan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.
Kapelen esekilekura begiratu zuen bulegariburuak, baina ilara osorik zegoela ikusirik, ez zuen ezer esan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 128. orr.