Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esekigailu iz zerbait, eskuarki arropa, esekitzeko gailua.

Aurreko atea zabaldu da, eta aulki luzeak eta esekigailuak zeuden gelara sartu gara. Neska zurbil ilehori eta makillatu bat gelan sartu zen, esekigailu batetik soineko bat dilindan zuela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 101. orr.

Telefonotik irribarretsu urrundu zen, eta gero, kakotik kapela hartu eta, esekigailuko ispilu txikiaren aurrean, kontu handiz ipini zuen buruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.

Burutazio gozo bat etortzen zitzaion halakoetan, jantzi-ilara mordoa zain zeukalakoa, artean ere berri-berria, zein bere kretona-azal loretsuz estalita, eta esekigailu bernizatuetatik erreskadan zintzilikatuta bere logelako jantzitegian paratuta zituen haga luzeetatik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.

Haren urtebetetze-egunak ez ziren bereziki atseginak izaten... aurreko urtean Dursleytarrek esekigailu bat eman zioten eta osaba Vernonen galtzerdi-pare zahar bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

Hantxe zeuden halaber basa zetazko jantzi-multzo perla kolorea, zegokion blusarekin, hotel garesti batean lapurturiko zurezko esekigailu batean botoiz goitik behera lotua, eta udako soineko laranja.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Jantzitegian, zabal-zabalik baitzegoen, beroki-esekigailuak baino ez ziren ageri.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus