Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esekidura 1 iz ibilgailuetan, bastidorearen eta gurpilen artean, zoruko gorabeheren eragina moteltzeko, jartzen diren gailuen multzoa. ik suspentsio.

Autoak zurruntasun hobea du, eta atzeko esekidura behar bezala erantzuten hasi da.  Berria - Kirola   2004-07-04

Finlandiarraren autoaren atzealdeko esekidurak huts egin zuen.  Berria - Kirola   2006-03-12

Aurreko eskuin esekiduraren triangelu batek kolpearen ondorioz Sennaren kaskoa zulatu zuen, eta heriotza eragin.  Berria - Kirola   2004-04-30

Ezin da ulertu nola horrelako lurreratze-tren bat, bi pneumatiko-parez osatua, hodi-txasisean esekiduraz hornitua eta bere metal distiratsua ongi koipeztatua daukana, behar den bezala, ezin da ulertu, alegia, zergatik hasi behar duen, ez bat eta ez bi, deabru baten gisa portatzen zorua ukitu orduko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.

2 esekiduran adlag isurkari batean dauden partikula solidoez mintzatuz, disolbatu gabe eta hondora joan gabe.

Likido batean esekiduran zegoen partikula baten batez besteko ibilbidea neurtu zuen.  Berria - Harian   2005-02-11

Robert Brown botanikari eskoziarrak gauza harrigarria ikusi zuen mikroskopioan 1827an: uretan esekiduran zeuden polen pinportak dantza ero batean bezala higitzen ziren, eta ez zuen ematen ezerk bultzatzen zituenik.  Berria - Harian   2005-02-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus