Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esbastika (ETCn 201 agerraldi; orobat svastika ETCn 118 agerraldi eta esvastika g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian svastika agertzen da) iz lau beso berdin eta 90 graduko angeluan tolestuak dituen gurutzea. ik svastika.

-Lauburua ez da esbastika.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 187. orr.

Zerbait esate aldera, eta aspertuta nengoelako, galdetu nion ea ez al zuen ikusten arriskurik lauburua esbastikatzat har zezaten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 348. orr.

Hor konpon eliza eta hor konpon gurutzea; esbastikak salbatuko du mundua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

Basapiztia ilehoriek bata bestearen atzean harilkatzen zituzten garaipenak, beren esbastikaren azpian, eta mundu erdia haien beldur zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.

Iragan astean Savernen esbastikak eta 666 ikur satanikoa margotu zituzten hilobi juduetan.  Berria - Mundua   2004-08-21

Agirietako batean esbastika eta arranoaren ikurrak nire aurpegiaren erdia hartzen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.

Erasoak nonahi gertatu ohi dira: esbastikak Lyongo judu hilerriko 60 hobitan; Seine Saint-Denisen, talmud ikastetxearen inguruetan, [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 172. orr.

Mahaiak elkarren ondoan jarrita zeuden, eta haien inguruan eserita arropa zuriz jantzitako gizon batzuk, sendagileak edo ordenantzak ziruditenak, mahuketan esvastikak zituztela denak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 84. orr.

Gangaren erpinean harrizko esbastika bat zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 278. orr.

SSetako buruzagiak Esbastikaren Kriptan giltzapeturik egonen ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 291. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esbastikaren kriptan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus