Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esateke adlag esan gabe.

Hainbat gauza esan daitezke orain berari buruz; beste hainbeste, aldiz, esateke geratuko dira.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 78. orr.

Otegi Batasuna auzian prozesatuko duen edo ez esateke du oraindik epaileak.  Berria - Harian   2005-05-27

Lizasok bere azken hitza esateke zuen, eta errebotea bilatuz aurkariaren parera jarri zen 30-30.  Berria - Kirola   2004-09-05

Neska inguratu egin zen ate ondoraino eta une horretantxe -ordurako, beste biak, pausoak bizkortuz bere atzean baitzeuden-, ezer esateke, bultza egin zioten barruraino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 126. orr.

Emakumeek, elkarri ezer esateke, salako aurkikuntzaz liluraturik, tresnak joka hasi ziren afinatze aldera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 160. orr.

Ondoren, ezer gehiago esateke, hasi zaio musu laburrak ematen aurpegitik ezpainetara iritsi arte.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 286. orr.

Emakume lodiak, kaleko freskuran, begiratu egingo didate pasaeran, hitzik esateke.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 10. orr.

Gogoan dut aldi hartan egun eta erdi egon nintzela etxean hitzik esateke eta Jonathanek, esan zuenez, ia astebete iraun omen zuen amarekin mutu.  Berria - Kultura   2004-08-27

Berehala aldatu zuen, txintik esateke, ilehoriaren eskaria agindutzat hartuta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.

Danek, furgonetaren gainaldetik, begirada sutu eta sarkorra luzatu dio, eta isilean jarraitu du Adelak, txintik ere esateke, pasatu dion gurpilekiko maleta kokatzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ere esateke (3); ezer esateke (7); hitzik esateke (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus