Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hedabideetako esatariak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 169. orr.
Artetik "speaker" edo esatari bat ari da errepikan haur bat badela. Herria 2003-07-24
Zuzendari, produktore, errealizadore, esatari... hori guztia nintzen ni. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 112. orr.
Esataria eta nobelagile bat ari ziren elkarrizketan. «Kuskue tanden», 2004 - 199. orr.
Esatariaren ahots grabea gero: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 115. orr.
Irratian, esatariak Ertzaintzak Bilbon gizon bat atxilotu duela dio, emaztea jipoitzeagatik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 62. orr.
Segurtasunekoek bazekiten anaia erresistentzia kurduaren irratiko esataria zela. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 85. orr.
Helenen eta telebistako esatariaren hitz ulertezinak iristen dira gelara. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 30. orr.
Ez errepidera atera, zioen esatariak, ez errepidera atera behar den telefonoetan informatu gabe, edo hobeto oraindik, geratu lasai etxean gure saioa entzuten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 176. orr.
Esatariak galdetu zion ea nolatan moldatzen zen hainbeste sufritu eta gero. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 147. orr.
Fabio Capello eta Pavel Nedved esatari ariko dira izotz hockeyan. Berria - Kirola 2006-02-03
Ekitaldiak musikazale eta irrati esatari ezaguna izango du aurkezle: Pello Zabala. Berria - Kultura 2004-03-31
Esatari euskaldun bat aurkitzeko eskatu zion Leblancek Batasunari. Berria - Euskal Herria 2006-03-04
Radio France International irratiko esatari ohiak mundializazioari buruzko liburua atera berri du Ignacio Ramonetekin batera. Berria - Mundua 2004-09-19
Gogoan dut Susana Mujika esatari artistak, galderak egiteko trebeziaz aparte, nolako doinu dotoreak ipintzeko eskua eta bihotza zuen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 112. orr.
Lehen urte haietan Mari Karmen Odriozola ordiziar esatari finarekin moldatu nintzen solas errazean gustura. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 114. orr.
Bitxia baita Gasteizko Ogetan Gallastegi txapeldun handia alboan hartuta bozgorailuetatik musika tekno ingeles doinukoa entzutea, [...] edo askotan haien jarduna jarraitzen duten kazetariekin zenbait pilotari horren aldarte txarreko agertu eta finaleko egunean esatari bitxienari eta galdera ez hanka ez burudunari horren aldarte oneko erantzutea. Berria - Kirola 2006-03-21
Hannak alemanezko esatari gisa lan egin zuen BBC-n. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.
Loritoen moduan, etengabe errepikatzen zuen mutil kozkorrak leloa, telebistako esatari esdrujuloaren enfasia parodiatuz. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 113. orr.
Ramos Mejía ikastetxeko esatari-ariketak gogoraturik, zutik jartzen zen parabolak predikatzeko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.
Horkoetan, irratian lankide izandako esatari ahots eztikoa. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 128. orr.
Lau olerki-esatariek elkarri txanda hartzen diote, aldi berean musikariek jotzeari utzi gabe dihardutelarik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 193. orr.
Zakurrentzako pentsua edo legami hautsak edo nik al dakit zer goraipatzen jardundako irrati-esatari guztiak, derrepente, isildu egiten dira. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.
Albiste-esataria berriro agertu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.
-Eta hemen dira Gryffindorrekoak! -oihu egin zuen Lee Jordanek, ohi bezala esatari-lanak eginez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 74. orr.
esatari bati (4); esatari euskaldun (3); esatariaren ahotsa (3); esatariaren hitzak (3); eta esatari (4); irrati esatari (7); irrati esatariak (5); irratiko esatari (8); irratiko esataria (5); irratiko esatariak (3); telebistako esatari (3); telebistako esataria (3); telebistako esatariak (5)