Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizkuntzaren ikerkuntzan, gramatika eta gramatikaren teoria da axola duena, ez hizkuntza eta esapideak. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.
Irudi, ideia, metafora, esapide asko dago hiztegien eta ezpainen bidegurutzeetan guk noiz jaramon egingo. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 36. orr.
Fernand Braudelek proposatu zuen économie-monde kontzeptua itzultzeko, mundu-ekonomia esapidea hautatu dugu, halaxe erabili izan baita euskaraz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 16. orr.
Hitzei buruzko jardun horrek hitzak osatzen dituzten silabez eta hizkiez aritzea dakar berekin, eta hitzak batuz sortzen diren esapideez ere. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 24. orr.
Hitz berbera errepikatuaz, eta bigarrenari aldakuntzatxoren bat eginez, sortzen dituelako euskarak hitz berriak: esamesa, zurrumurru, nahas-mahas... eta eredu horrexeri jarraitzen dio iltzez eta giltzez esapideak ere. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 207. orr.
Metodo taxonomikoek hiztunaren esapideak aztertzen zituzten; Syntactic Structures eta The Logical Structure of Linguistic Theory liburuetako hizkuntz teoria, ordea, hiztunak esapideak sortzera bultzatzen dituzten printzipio orokorrez arduratzen zen. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.
"Normandiar armairu baten pareko soina", hire esapidea zuan hori. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.
Ingelesez, home esapideak adiera bi ditu: "norberaren etxea, bizilekua" batetik, eta [...] "etxera" adiera ere bai. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 165. orr.
Hortik izena, muta-cum-liquida esapidean asko zabaldu zena filologia eta hizkuntzalaritzako lanetan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.
Izan ere, esapide talmudikoak dioen bezala "ez ditugu gauzak diren bezala ikusten, gu garen bezala ikusten ditugu". Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.
Garai hartan pentsatzen dudanean, honelako esapide literarioak datozkit burura, "itxuren zeharkaldia", "ongiaz eta gaizkiaz haraindi" edo "gauaren muturrerainoko bidaia". Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 17. orr.
"Nire eginbeharra bete": bai esapide gogor eta antzerki kutsukoa. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.
Esapiderik gozoenak eta atseginenak erabiliz azaldu zion nola, ikusi bezain laster, ziztu bizian jo zuen Pavel Ivanovitx besarkatzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 207. orr.
Norma Lúciak gustura entzuten zituen haien esapide lotsagabeak, "mingaina sartuko dizut zirrikitu guztietan, urdangatxo hori" esaterako. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.
Suhar kontatzen ahalegintzen da, esapide zaharrak erabiltzen ditu, ziega osoa miragarrizko une batean biltzen saiatzen da. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.
Gogoko ditu errusiarrak esapide gordinak! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.
Gaitasuna hiztunaren buruko gramatika abiapuntutzat harturik definitzen da; hiztunak sortzen dituen benetako esapideak, ordea, ekintzaren arlokoak dira. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 13. orr.
Gutunazalak hareazko erloju baten marrazkia zekarren albo batean, bere latinezko esapidea eta guzti: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.
Hitz eta esapide bikoitzak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 28. orr.
Izan ere, irri eta mirri bezalako esapide lexikalizatuak gogoan, hitz pare berriak sortzea denon eskueran dago. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 51. orr.
Bada mairurik kostaldean, errotikako konfiantza falta baten herri-esapide historikoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 257. orr.
esapide asko (4); esapide bat (5); esapide bikoitzak (4); esapide edo (3); esapide hori (7); esapide horrek (3); esapide horren (3); esapidea erabiliz (3); esapideak ere (5); esapideak eta (4); eta esapide (10); eta esapideak (16); hitz eta esapide (7); hitzak eta esapideak (10)