Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esanguratsu 1 izond esanguraz betea, adierazgarria.

Monografiko gaurkotu bat sofista esanguratsu bati buruz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 41. orr.

Buruzagi politiko esanguratsua espetxean.  Berria - Harian   2005-05-27

Gariren ahots esanguratsua ere hizpide izan zen prentsaurrekoan.  Berria - Kultura   2004-10-15

Gertakari esanguratsua alderdi askotatik begiratuta.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 100. orr.

Ortografia alorrean, ostera, urrats esanguratsuak egin ziren, eta horretan, hain zuzen, Iparraldekoak izan ziren bide urratzaile.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 69. orr.

-Nire ustez -esan zuen Harryk berehala, Nickek begiratu esanguratsua egin baitzion-, Nick oso beldurgarria da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 118. orr.

Datozen urteotan ildo horretatik bideratu beharko litzateke ohiko ikasleen kopuruaren beherapenak askatuko dituen baliabideen zati esanguratsu bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 179. orr.

Juduek ere multzo esanguratsua osatu zuten.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 26. orr.

Enuntziatua multzo esanguratsuen banakatze-hastapena izan beharrean [...], batasun esanguratsu horiek espazioan kokatzen duena da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 116. orr.

Egunkari txatalak ebakitzen ditut gertakari ezohikoen orrialdetik, eta berri esanguratsuak sailkatzen ditut karpeta urdin batean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 33. orr.

Txostenak datu esanguratsuak jasotzen ditu: 1993an lan errentak BPGren %55,4koak izan ziren, eta 2001ean %49,8ra jaitsi zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 276. orr.

Ahalmena baitzuen "ezaugarri esanguratsuak" hautatu eta atzemateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

Nire ustez, keinu esanguratsuak egin dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Komentario esanguratsua egin zuen gero: [...].  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 26. orr.

San Andres eguna, oso egun esanguratsua da AzkoitianEsanguratsua oso Didier Deschamps eta Michel Pavonen kasuak.  Berria - Kirola   2004-11-26

Pfisterrek oso jokabide esanguratsua, eta aski eztabaidagarria, hartu zuen bere liburuan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Ez dago haren ideiekin ados egon beharrik lan handia eta esanguratsua egiten ari direla onartzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

ELanaldia murrizteko legea ezkerreko gobernuaren (1997-2002) erreforma esanguratsuenetako bat izan zen. npresek soldata igoera esanguratsuak soilik gidari eta sanitarioentzat eskaini dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

San Andres eguna, oso egun esanguratsua da Azkoitian.  Berria - Kirola   2004-11-26

Oso modu esanguratsuan erantzuten dio, hitz hauekin: Batek bizitzarekin zer egin ez jakitearen, plan bat ez izatearen, galdurik, brujularik gabe, norarik gabe aurkitzearen larritasuna, etsimena du.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.

Batzuetan aztarna txiki baina esanguratsuetan saiatzen naiz haien izaerak zehazten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Kristau Elizaren sorrera hartzen badugu, eta esanahi eta erabilera sekularretik erlijiozkora izandako hitz-transferentziak emandako froga ahul baina esanguratsuak aipatzen baditugu, filologiaren lekukotasunak ikuspegi hau oinarritzen duela aurkituko dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 129. orr.

Ikerketa horiek kontraste esanguratsuak eta interesgarriak erakusten dituztela.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Oposizioak porrota onartzen badu, kontrapisu esanguratsua izan daiteke.  Berria - Mundua   2004-09-08

Ez koska deigarria baina bai esanguratsua niretzat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 206. orr.

Zure helbide berria ezin daiteke izan esanguratsuagoa.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 7. orr.

Bi eratako entzuleengan pentsatuz dago idatzia: aipatutako "profesional" horiek osatzen dutena batetik eta, askoz ere modu esanguratsuagoan, publiko aditu baina profanoak osatzen duena bestetik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 140. orr.

Iraultza kopernikarra dugu, esaterako, paradigma-aldaketaren adibiderik esanguratsuena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

Europako jokalaririk esanguratsuenez gain, munduko beste batzuk ere lehian ikusteko aukera izango da.  Berria - Kirola   2004-10-22

"Gramatikala" kontzeptua ezin da semantikako "esanguratsua" edo "adierazgarria" kontzeptuekin berdindu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 33. orr.

Gizadiaren alde altxatu zuen kopa eta, topaldikoa edan zutenean, leiho bat zabaldu zuen, esanguratsu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.

2 (izan eta kideko aditzekin)

Esanguratsua da, horren harira, 1853an, Antoine Abadiek lehenengo Euskal Jaiak antolatu zituenean, "Les regrets d'un basque en partence pour Montevideo" izatea poeta eta bertsogileei lehiaketan parte hartzeko jarri zitzaien gaia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 69. orr.

Gure ikerketa honen xederako esanguratsua da hirugarren belaunaldiko zibilizazioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 134. orr.

Bitxia eta aldi berean esanguratsua da Sacamantecasekin gertatutakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

Horregatik, esanguratsua izan da lapurtarren garaipena, batez ere, gorantz egin dezaketela sinesteko.  Berria - Kirola   2004-10-24

Sei presoen gutuna esanguratsua dela uste dute alderdi gehienek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Zeren oharpena zen?... zertan zen esanguratsu?... doktoreak ez zekien ziur-ziur, baina zerbaiten zain zegoen nolanahi ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.

Euskal Herriari buruz esaldi bat baino ez zuen esan, baina erabilitako terminologiagatik nahiko esanguratsua izan zen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Jaitsiera handiena Gipuzkoan izan zen (- %3,5), nahiz eta Araban ere esanguratsua izan zen murrizketa (- %2,6).  Berria - Ekonomia   2006-01-21

Emaitzak «esanguratsuak» dira Herrizaingo sailburuaren arabera: «Protokoloa ezarri genuenetik, torturagatik salaketarik ez da izan Ertzaintzaren aurka».  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Agintarientzat esanguratsu diren liburuak eta lema desegokiak dituzten kamisetak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 183. orr.

Honelako galderak ez dira gorago itxuratu dugun ikerkuntza egitasmorako esanguratsuak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 81. orr.

Gogoak desberdintasun material honi eusten dio, desberdintasun hori esanguratsu bihurtzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 199. orr.

Bereizketa sortu berriak esanguratsu bilakatzeko joera agertuko du, nahiz ez beti -ezta hasieratik ere- ez lortu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 156. orr.

Une hartan ez nion garrantzirik eman gertatukoari; gerora hasi zitzaidan esanguratsua begitantzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 40. orr.

3 (adizlagun baten eskuinean)

Europako ezkerrak, oro har, emaitza bikainak lortu ditu eta Italian, Rifundazione Komunista Alderdiaren emaitzak bereziki esanguratsuak izan dira, %6a gaindituz.  Berria - Mundua   2004-06-27

Hala ere, politikoki esanguratsua da, Luxenburgoko Auzitegiak esan baitie estatuei ezin dituztela arauak nahierara aldatu, Batzordearen autoritatea albo batera utzita.  Berria - Ekonomia   2004-07-14

Kristau ortodoxoek otomandar nagusiengandik Mendebaldeko auzokoenganako kultur leialtasunean egin zuten aldaketaren hasiera-data janzkeran izandako aldaketen adierazle psikologikoki esanguratsuak aldarrikatzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adibide esanguratsua (4); adibide esanguratsua da (4); adibiderik esanguratsuena (3); aldaketa esanguratsu (3); aldaketa esanguratsua (9); aldaketa esanguratsuak (5); aldaketa esanguratsurik (5); aski esanguratsua (5); aurrerapauso esanguratsuak (3); baina esanguratsua (8); baina esanguratsua da (4); batzuk oso esanguratsuak (3); benetan esanguratsua (3); bezain esanguratsua (3); da esanguratsua (5); da esanguratsuena (3); data esanguratsu (4); datarik esanguratsuenak (3); datu esanguratsu (9); datu esanguratsu bat (8); datu esanguratsua (13); datu esanguratsua da (9); datu esanguratsuak (10); datu esanguratsuenak (3); datua esanguratsua (3); datua esanguratsua da (3); datuak esanguratsuak (9); datuak esanguratsuak dira (9); dira esanguratsuak (3); dira esanguratsuenak (3); emaitzak esanguratsuak (3); erabakirik esanguratsuenak (3); ere esanguratsua (11); ere esanguratsua da (8); ere esanguratsuak (4); ere esanguratsuak dira (3); esanguratsu bat (39); esanguratsu bat ere (4); esanguratsu baten (4); esanguratsu batzuk (9); esanguratsu eta (14); esanguratsu hau (3); esanguratsu hori (3); esanguratsua bada (3); esanguratsua baita (3); esanguratsua da (118); esanguratsua da hori (4); esanguratsua da oso (5); esanguratsua dela (12); esanguratsua den (4); esanguratsua du (3); esanguratsua egin (8); esanguratsua egiten (3); esanguratsua eman (3); esanguratsua eta (5); esanguratsua gertatu (3); esanguratsua iruditu (3); esanguratsua izan (33); esanguratsua izan da (4); esanguratsua izan daiteke (6); esanguratsua izan zen (12); esanguratsua izango (6); esanguratsua izango da (4); esanguratsua izatea (3); esanguratsua lortu (3); esanguratsua oso (3); esanguratsua zela (3); esanguratsua zen (12); esanguratsuak dira (35); esanguratsuak ditu (4); esanguratsuak egin (9); esanguratsuak eta (6); esanguratsuak ez (4); esanguratsuak gertatu (3); esanguratsuak izan (10); esanguratsuak izan ziren (3); esanguratsuak izango (3); esanguratsuen artean (3); esanguratsuena da (3); esanguratsuena zera (3); esanguratsuenak aukeratu (3); esanguratsuenen zerrenda (3); esanguratsuenetako bat (6); esanguratsurik izan (3); esanguratsutzat jo (4); eta esanguratsua (11); eta esanguratsua da (4); eta esanguratsuak (9); eta esanguratsuena (5); eta oso esanguratsua (3); forma esanguratsua (8); guztietan esanguratsuena (3); guztiz esanguratsua (4); hartze esanguratsua (3); hori esanguratsua (5); hori esanguratsua da (3); izen esanguratsu (3); jokalari esanguratsu (5); jokalari esanguratsuak (4); kopuru esanguratsua (3); kopuru esanguratsuak (3); kopurua esanguratsua (3); lan esanguratsua (3); lorpen esanguratsuenen (3); lorpen esanguratsuenen zerrenda (3); modu esanguratsuan (4); nahiko esanguratsua (3); oso esanguratsua (23); oso esanguratsua da (13); oso esanguratsuak (19); oso esanguratsuak dira (6); parte hartze esanguratsua (3); pasarte esanguratsu (3); pasarte esanguratsuenak (3); politiko esanguratsu (4); politiko esanguratsua (3); presentzia esanguratsua (3); toki esanguratsua (3); urrats esanguratsua (5); urrats esanguratsuak (5); urrats esanguratsuak egin (3); zuen esanguratsu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus