Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
esangabe (orobat esan gabe) izond esan ez dena.
Etxea inguratzen zuten ahotsen artean nahasita, ezaguterraz baina deszifraezin Zorra Kitorentzat, hantxe zeuden 124ko emakumeen pentsamenduak, esanezinak, esangabeak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 271. orr.
Talde guztiek dute joera beren dialektoa eta beren errituak sortzeko; niretzat amets baten jiteko zerbait izan zen beti Biltzarra, eta, antza, hango lege esangabearen arabera, partaide bakoitzak aurkitu behar zuen, presarik gabe, elkartearen jomuga ez ezik, beren kideen izen-deiturak berak ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 208. orr.
Horrekin adierazi nahi dut esaten dugun guztiak baduela beti beste buelta bat, esan gabea. Berria - Kultura 2004-04-30