Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako harridura trajiko batek harrapatu ninduen, sentsazio esanezin batek, ia-ia oka egitera behartu ninduena. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 88. orr.
Hobe dugu isiltzea, Frantziskok berak ere ezin izan baitzuen adierazi une hartan sentitu zuen aldaketa esanezina. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 285. orr.
Ispilu honetan, hain zuzen, dirdai egiten du pobretasun zoriontsuak, apaltasun santuak eta amodio esanezinak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.
Gorespen eta aintza zuri, Hirutasun esanezina! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.
Zeruko hiztegi eta hitz esan gabe eta hitz esanezin eta sekretu eta misterio guztiak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.
Handiets eta esker dezagun Jainko betiko goi-goiko eta gorena, [...] hasierarik eta amaierarik gabea dena, aldaezin, ikusezin, kontaezin, esanezin, adiezin, ikertezin, bedeinkatu, goresgarri, ospetsu, goraipatu, goren, garai, leun, maitagarri, atsegingarri eta gauza guztien gainetik guztiz desiragarria gizaldietan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.
Etxea inguratzen zuten ahotsen artean nahasita, ezaguterraz baina deszifraezin Zorra Kitorentzat, hantxe zeuden 124ko emakumeen pentsamenduak, esanezinak, esangabeak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 271. orr.
Denborak egin duela diogu, laburbiltzeko, orriotara ez ekartzeko benetan banandu gaituena, esanezin guztiak, azalaren azpian jaio zaigun pusla itsusia, nork bere lurraldean altxatu duen hesi beldurgarria, arantzaduna, kosk egiteko prest dauden hortz behiala irribarretsuak gaur keinu ankerdunak. Berria - Kultura 2006-02-23
Ez dut sekreturik nahi, ez gogaldirik, ez esanezinik; ez naiz ez birjina ez apaiz, barne bizitzaren jolasean aritzeko. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 38. orr.
Montoiak bere egiten du estatubatuarraren esanezina esateko irrika, moldea apurtzeko asmoa eta tabuaren esparruan. Berria - Kultura 2006-03-14
Kontenpla itzazu ondoren iluntasun jainkozkoak, hauek, beren esanezinezko distiraz, ilunpe baitira giza eta aingeru adimenentzat. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 37. orr.
Frantzisko santu dela, eta mundu honetan hain mesede bereziz ohoratua izan dena, zeruetan ere esanezineko aintzaz goratua izan dela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.
Poliki-poliki, halako poz esanezinekoa eta gozotasun neurrigabea bihotz barnera isurtzen zitzaiola sumatzen hasi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 198. orr.
Ene bizitzaren pasarte batzuk azalduko dizkizut, zurekin eta batik bat gu bion hartu-emanarekin zerikusi estu-estua dutenak, eta hauek irakurri ahala berehala igarriko diozu ene sekretu lazgarri eta esanezinezko honi. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 124. orr.