Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esaneko 1 izond obeditzen duena.

Anaia xalo eta esaneko guztiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.

Ikasle bizkorra, esanekoa, moldakorra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Zigorraren, izurritearen astindupean, gizarte-formak desegiten ari dira, ordena suntsitu eta bizitza alderantzika mugitzen da: ordu arte esanekoa eta bertutetsua izandako semeak aita hiltzen du; lizuna garbi bihurtzen da; zuhurrak esku-beteka botatzen du urrea leihotik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

Juana Bixentak, ordea, ondo hezitako alaba esaneko baten logika itxia erakutsi zion indianoari: -Amak espero nau gauerako, eta hark espero nauelako joan behar dut nik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.

Nire ametsen zaldi fier, nire literatur balentrien gamelu esaneko, hitz zenbatu, haztatu eta hautatuen iturri lirain.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 131. orr.

Ikasle bizkorra, esanekoa, moldakorra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Ohorez bainaiz, jauna, nire esker on guztiaz, zure zerbitzari txit apal eta txit esanekoa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 288. orr.

Zuek probatzeko, gauza guztietan esaneko zareten ala ez jakiteko, alegia, Salomon Jaunaren errege-aulkian jarri zen, bere aita Daviden ordez.  Elizen arteko biblia   2 Ko 2,9

Gauza guztietan aurrera atera zen, eta Israel osoa esaneko izan zuen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,23

Beti otzan eta esaneko, edozein gauza bitxi edo ezohiko eskatzen zaiolarik ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 243. orr.

Bera gauza guztietan apal eta esaneko izanik ere, gogor pertsegitzen eta zigortzen zuen desobedientzia setatia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1135. orr.

-Gizakiena -hark arrapostu, hizketa molde esaneko eta erregutzailez-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 173. orr.

Abas esanekoa eta baketsua zen, onbera eta adiskidetzeko berezko joerarekikoa, ulerkorra eta barkabera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.

Rose zuen izena, txit eztia zen, eta txit esanekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Ez naiz esanekoa, / neure esanekiko ez bada.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 72. orr.

Opariak egitea baino hobe haren esana egitea; ahari-gantzak eskaintzea baino hobe hari esaneko izatea.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,22

Gogora ekarri nola Jesus haurra esaneko zitzaien Nazareten bere gurasoei.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 95. orr.

Kristok, mundu honetan bizi zelarik, deiadar handiz eta negar-malkoz egin zion otoitz eta erregu heriotzatik libra zezakeen Jainkoari eta, esaneko izan zitzaiolako, Jainkoak aditu egin zion.  Elizen arteko biblia   Heb 5,7

Zeure aginpidearen partaide egingo duzu, israeldar elkarte osoa esaneko izan dezan.  Elizen arteko biblia   Zen 27,20

Beste edozein bezain esaneko eta menpeko duzu gizajoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.

Eskatu nion guzti-guztia egin zuen gogo onez eta esaneko, eta behin ere ez zen haren bekokia zimurtu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 165. orr.

Hura, guztiz esaneko, berehala hasi zen kantuan, eta hala jardun zuen, aitaren aginduz, bere lekura hegan itzuli zen arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Gaiztakeriarik gabeko pertsonaiak maite ditu Unai Elorriagak (Algorta, Bizkaia, 1973); ez, ordea, esanekoak eta joera nagusien menpekoak.  Berria - Kultura   2006-01-15

Denetan esanekoena, jasankorrena Mikel Strogoff zen, dudarik gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.

Erlijioso benetan esanekoa zaldi indartsu baten gainean doan zaldunaren antzekoa da, eta haren indarraz kementsu egiten du aurrera bidearen erditik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.

Antjek bere eskuetan nindukan, berea ninduen, esaneko eta otzan, bere behakoak konortea galarazita, maitemindua, txotxolotua, erabat joa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.

"Kontraesaneko espiritua" omen daukat barreneraino sartua, esanekoaren kontrakoa, kontra egitekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.

Azken batean, justiziarekin da esaneko desobedientea, eta ikuspegi horretatik bilatzen du aldaketa politiko eta soziala.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

2 (izenlagun gisa)

Ni ez nintzela handik mugituko; esaneko militantea nintzela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 59. orr.

Eta esaten dut esaneko herritarrei mesede egin behar zaiela eta aginte ahalik gogorrenez zapaldu fakziosoak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 175. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Jabe izateko bertara sartu zirenean, ez ziren zure esaneko izan, ez zituzten zure legeak bete, ez zuten zuk aginduaren arabera jokatu.  Elizen arteko biblia   Jr 32,23

Gizaki honi, Jainkoaren esaneko denari, eta bere esturetan erabat leial denari, Jaunak erantzungo dio, saritzat bere burua eskainiz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 118. orr.

Sekula ez ziren oso amaren edo aitaren esaneko izan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 114. orr.

Denak denen esaneko izateko prest zeuden.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 203. orr.

Madril aldean ere bada beste Humpty Dumpty bat, txiki xamarra, eta nagusiaren esanekoa oso, txita oiloarena nola.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 154. orr.

Esklabook, izan mundu honetan nagusi dituzuenen esaneko, erabateko begirunez eta bihotz-bihotzez, Kristoren esaneko bezala.  Elizen arteko biblia   Ef 6,5

Zuek, ordea, Jaunaren esaneko bihurtuko zarete berriro eta gaur ematen dizkizuedan agindu guztiok beteko dituzue.  Elizen arteko biblia   Dt 30,8

Eta zuek izan zaitezte Jaunaren, zeuen Jainkoaren, esaneko, beraren lege-bidean ibiliz eta beraren aginduak betez, gaur egin duzuen bezala.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,61

Beste batzuk dirua zeukatenen aginduetara jartzen ziren, haien zaindari, soldadu edo esaneko izateko.· Beste engranaje baten esaneko ziren guztiak, erloju batean bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 203. orr.

4 ez-esaneko

Ez ziren izango beren gurasoen antzeko: jende ez-esaneko eta errebeldea, gizaldi bihotz-arina, Jainkoarekiko barru desleialekoa.  Elizen arteko biblia   Sal 78,8

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain esaneko (3); esaneko eta (9); esaneko izan (6); esaneko izanez (3); esaneko izatea (5); esaneko izateko (3); esanekoa eta (6); esanekoa izan (4); eta esaneko (14); eta esanekoa (8); eta txit esanekoa (4); otzan eta esaneko (3); txit esanekoa (4); zintzo eta esaneko (4); zure esaneko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus