Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edozer esanarazten dit halakoetan, zeharo aztoratzen bainau. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.
Gero bere buruari galdetu zion ea zerk esanarazi zion hori. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 227. orr.
Abokatuaren deituraren hizki guztiak banan-banan esanarazi zizkion. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 99. orr.
Berba adeitsuz, galderaz eta erantzunez kargaturik joaten zen, eta ulertu gabe errepikatzen zituen; astakeriarik handienak esanaraziko zizkioketen, nahi izanez gero. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 186. orr.
Lekukoak, gehienetan, herriko jende arloteena izaten dira, epaileak berak nahi duen guztia esanarazi ahal diena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Kapitulu jenerala bildurik zegoela, bada, guztien aita santu eta Ministro jeneral zen Frantzisko santuak, espiritu sutsuz, Jainkoaren hitza aurkeztu zien eta Espiritu Santuak esanarazten ziona predikatu zien ahots indartsuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 976. orr.
Aitak denok larrainean errenkadan jarri eta ozenki Aitagurea esanarazten zigun. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.
Egizu, maitea, egizu horrela, beste batzuek urtean behin zendu maitearen aldeko meza esanarazten duten bezala. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 59. orr.
Irakurle gizonezkoak «holakoxeak gara» esateko baino gehiago, irakurle andrazkoei «zelakoan zareten!» esanarazteko moduan. Berria - Kultura 2004-05-05
Hark erantzun: "Erregearen profeta guztiei gezurra esanaraziko diet". Elizen arteko biblia 1 Erg 22,22
Berriro agertzen denean, jainkoaren seme eta aitaren pareko dela esanaraziko dio bere eromenak; elkarketa horri Espiritu Santua deitzen dion beste mamu bat gehituko dio, eta, berak esaten duenez, hiru pertsona horiek bakarra osatzen dute! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.
Horrela ulerturik, hizkuntzari hizkuntzak berak dezakeena eta ez dezakeena esanarazteko ahalegina dela esan daiteke poesia. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 47. orr.
Etsi-behar batek esanarazten du etsi-etsian: "bai, zoriontsu naiz". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.
Hiru urtez egin zizkidaten itaunketetatik gehienetan, Al Jazeerak Al Kaedarekin zerikusia zuela nahi zidaten esanarazi». Berria - Mundua 2006-01-12
Nahi ez zuen zerbait esanarazi zioten. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 66. orr.
Deklarazio horrek, bere aurkako akusazioaren oinarriak, Guardia Zibilak torturapean esanarazitako «gezurrak» jasotzen dituela argudiatu zuen Alegriak. Berria - Euskal Herria 2006-03-07