Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oraingo liburuan, bildu egin ditu horietarik zenbait, esker onean egituratu, argazki esanahidunak erantsi, eta erraz eskaini irakurleoi. Berria - Kultura 2006-01-31
Zure aitaren armadako trajea har dezakezu, eta amaren pazko kapelua eta zure anaiaren motozikleta eta zure arrebaren esku-poltsa, hori guztia elkarrekin jarri eta zerbait esanahiduna atera. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 104. orr.
Azken buruan, hitz edo perpaus bat esanahiduna izango da oinarrian errealitatearekin erlazio zuzenen bat badu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.
Perpaus orok errealitatearekin erlazio zuzenean dauden perpaus sinpleagoetara murrizgarri izan behar du esanahiduna izateko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.
Bere zuzentzaile-oroimena bertsoz eta prosaz beteta dago, puskak, zatiak dira, baita esaldi osoak ere, esanahidunak, beste munduetatik etorririko zelula geldi eta dirdiratsuak bailiran oroimenean ilkatzen direnak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 216. orr.