Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esamolde 1 iz hitz multzo finkoa.

Ulertzen duguna adierazteko "naturaz goitikoa" esamoldea erabili ordez, "azaldu ezinezkoa" esamoldeaz baliatuko bagina, askoz hobe izango litzateke.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 184. orr.

Ab ovo esamoldea latinetik hartutakoa da, noski, eta arrautzatik esan nahi du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 153. orr.

Patu putak -anaiak lagunartean eta soilik lagunarterako asmatutako beste esamolde bat erabiltzea aizu bazait- [...].  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 20. orr.

Xalbadorrek Laphitzen esamolde bat, Odolaren mintzoa, aukeratu zuen, oharkabean akaso, bere oroitzapen-libururako izenburu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 36. orr.

Zenbaitek, esaterako, "'na vesta a kiním" esamoldea darabil "puntutxozko janzkia" adierazteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 25. orr.

-"Ez dakit" esamoldeak ez du baliorik nire ikasgelan, Thomas Peaceful -dio andereñoak-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.

"Biontzako onena" pentsatu du, eta laster jabetu da esamoldearen gezurraz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 77. orr.

"Korsu patentearekin", esan izango zuen esamoldea ezagutu izan balu. Jaunaren mahaia esamoldeak ongi adierazten du nola Frantziskok bizitzako alderdi ezberdinak Jainkoari zuzenean loturik bizi zituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

Gazteleraz zer egiten dugun azaldu behar izan dugularik, "controversia de cooperación" esamoldea asmatu behar izan dugu gure lanaren berri emateko.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 75. orr.

Churchillek altzairuzko oihala esamoldea sortu zuenerako, Stalinek martxan zeukan bere propagandako tren-makina eskerga.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 201. orr.

Zain egote hau, ordea -barkatu esamoldearen jatortasuna-, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 117. orr.

Ez baita gero erraza gaur gaztelaniaz edo frantsesez egunero eta orduoro erabiltzen ditugun esamoldeak, kontzeptuak eta informazio zabalak besterik gabe, bat-batean, euskaraz ematea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 167. orr.

Aginaga auzoko pasadizoak, hitzak eta esamoldeak jasotzen dituen liburua osatu du Jabier Pikabea Aizpurua usurbildar poeta eta ikertzaileak.  Berria - Kultura   2006-02-28

Hiztegiek jasotzen duten hitzez eta lokuzioez jardun dugu orain artean, baina berdin jokatzen duten atsotitzak eta esamoldeak ere aurki ditzakegu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 36. orr.

Lokuzioak, esaterako -eta, neurri handi batean, baita atsotitzak ere- hiztunen hizkuntza gaitasun arruntaren emaitza dira, asmo estetiko berezirik gabe sortutako esamoldeak dira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Esamolde labur bati beste esalmolde laburrarekin erantzutea, errimatuz.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 85. orr.

Kontratu serioa zen, esamolde juridikoz betea, testamentu edo ezkontza-kontratuetarako erabiltzen den hizkera tekniko eta hanpatuaz idatzia.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 131. orr.

Esamolde lexikalizatu hauek ez dute hitz elkartua sortzen, baina egitura bateratua dute.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 148. orr.

Erdarazko esamolde bat hartzen badugu, esan daiteke pilota haien teilatuan dagoela.  Berria - Kirola   2004-06-27

Hizkuntzek esamolde bereziak dituzte: lokuzioak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 232. orr.

Metodo hori antzina-antzinako hebreerazko esamolde batean laburbil daiteke: Sitre Torah.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.

"Herriari kantatzea" edo "herri-bertsolari ona izatea" ere ez ditut gustuko esamolde.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 45. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Oso kontuan hartzekoa da, Mendiluzek gauza bera esateko eta neurri berean esateko beste esamolde aukera asko zituela.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

beste esamolde (5); esamolde bat (7); esamolde eta (3); esamolde hori (8); esamolde horiek (4); esamolde horrek (3); esamoldea erabili (4); esamoldea erabiltzen (3); esamoldeak dira (3); esamoldeak eta (4); eta esamolde (9); eta esamoldeak (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus