Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esamesek diote Fukura enpresaburuak heriotza atsegina izan duela. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 104. orr.
Ignaziak ukatu egin zituen anaiarenganaino heldu ziren esamesa haiek, baina atzenean aitortu zuen Karlos atzetik zebilkiola, asmo zintzoz ordea. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.
Biharamunean, bolo-bolo ibili dira gauean gertatutakoari buruzko esamesak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.
Bazen esamesarik Koronelaren jokamolde ilun gaiztoaz ere, zer-nola giltzapetzen zen batzuetan bere langelan egun santu osoan; edota sukaldariarekin izaten zituen haserrealdiez, baldin eta gauzak ez baziren doi-doi egiten. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 54. orr.
Hispaniola irlako hegiak leku aparta dira nazien merkatari marinari buruzkoan edotariko informazioak, berriak eta esamesak biltzeko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 131. orr.
Zurrumurruak eta esamesak ez baitziren urri orduan Donostian bertan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 12. orr.
Hiriarekin lotutako ahozko ondareari dagokionez, hiri legendak, txisteak, esamesak eta «behin-behineko literatura». Berria - Harian 2005-09-20
Esamesa ugari dabil haren iraganaz: putetxe dotoreetako finezian hezia, madama izatera iritsia, maitale ugari izandakoa... «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.
Gero, garrantzitsuena esamesak eragoztea zela pentsatuz, hainbat gauza bururatu zitzaizkion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.
Iñigo Urkullu EBBko bozeramaileak agerraldia egin zuen atzo Sabin Etxean, jeltzaleen ekimenaren inguruan sortu diren esamesak ezereztatzeko. Berria - Euskal Herria 2006-04-29
Luze gabe, esames eta istorio asko sortu ziren bere inguruan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.
Esames guztiei kasu eginez gero badirudi jokalarien sartu-irtena etengabekoa izango dela. Berria - Kirola 2004-05-01
Horrela, hain zuzen, hartan zer misterio ezkutatuko ote zen galdezka hasi zen, eta esamesak zabaldu ziren. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 61. orr.
Beldur naiz ez ote diren zuen artean eztabaidak, bekaizkeriak, haserreak, norgehiagokeriak, gaizki-esateak, esamesak, handikeriak eta nahaspilak izango. Elizen arteko biblia 2 Ko 12,20
-Tabernan entzuten diren esamesak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 20. orr.
Esamesak zioen -Victoriak ekarri zuen kontua taldera- ikaskide batekin ezkondua egon zela, baina andreak abandonatu egin zuela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.
Ahapeka, ordea, esamesa zebilen homosexual baten zetazko maindire artean gertatu zitzaiola ezbeharra. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 105. orr.
Ramuntxok, Etxeberriak eta hirurok, talde iraultzaile bateko burkideek, poliziak asmatutako gezur eta esamesetan asfixiatuta bukatu genuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.
Gero, han bazterrean esamesetan ari ziren bi emakumeekin hitz egitera joan zen, guk zotzetara jokatzen genuen artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 371. orr.
Alberto eta biak Donostiako Altza auzora joan ziren bizitzera, alde batetik bizimodu berri bati ekiteko, eta bestetik gure auzoko esamesetatik urruntzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.
Zu jendearen esamesetatik babesteko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 184. orr.
Ez nien kasurik egin nahi esamesei, jendeak hain mingain gaiztoa izaten du. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 388. orr.
Oso kontuz ibili lotsa gutxiko alabarekin, etsaien aurrean barregarri, hiriko hizpide eta herritarren esames bihurtua eta jende guztiaren aurrean lotsaz betea utz ez zaitzan. Elizen arteko biblia Si 42,11
Jendearen esamesak daude gero, jakina, elur bildua bezalaxe neurririk gabe handitzen eta handitzen direnak. Lisak, Saget andereñoaren esamesei esker, dirua nora zihoan igartzen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.
Arratsaldero, ordubete luzea ematen zuen han, jende xehearen esamesen berri jakin nahirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.
Kea zeruan nola, halaxe desagertu ziren hirian frau Gerdaren eromenari buruzko esamesak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 118. orr.
Zurrumurruak «atentzioa desbideratzeko esamesak» besterik ez dira izan. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Aurrena lausenguz bete zuen, eta hurrena kalezuloko eta alboko auzuneetako esamesak kontatu zizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.
Saint-Denis kalean, hornitzaileei, dendariei, okinei, harakinei buruzko esamesak etengabeak ziren; auzoko kazeta zen hura bete-betean, txiroen bekaizkeria sorgorrak eta kreditu ukatuek mingostua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.
Ez zait inporta zein den haren jokamoldea, nahiz jokamolde horrek guregatik esamesak piztu dituen auzoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 233. orr.
Bazirudien berebiziko plazera hartzen zuela esamesak sortzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.
Esamesak zebiltzala zioen, jendeak agurearen heriotzaz berba egiten zuela, dena garbi-garbi agertu beharra zutela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.
Handik puska batera esamesa gehiago iritsi zen Contlatik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 51. orr.
Lokamutsa zirudiena, herriko esamesa gaixto bihurtua. Isilduko al ditu egiak esames gaizto burugabeak? Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 186. orr.
Zorigaiztoko hainbeste bezeroren artean izan ziren kasu gorabeheratsuak, esamesa luzeak sortu zituztenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 161. orr.
Iheslarioi ere uste horiek sinestea komeni zitzaigun, eta, ostrukarena eginez, ez genien behar bezalako garrantzirik ematen zebiltzan esamesa ugariei. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 308. orr.
Gezurraren eta esamesa faltsuen poderioz, edo beste edozein sistemaz, Baionakoen multzoaren helburua hauxe zen: euskal karlismoaren batasuna puskatzea; nafartarren eta baskongadoen arteko herra axatzea eta azkartzea; bigunen eta gogorren arteko liskarra piztea; eta, ondorioz, nola-hala, "bakea" bultzatzea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 199. orr.
Funsgabeko esamesak, jendea gehiago nahasteko baizik balio ez zutenak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 225. orr.
Carmenek ekartzen zidan kaleko esamesen berri. «Kuskue tanden», 2004 - 221. orr.
Ez zabaldu funsgabeko esamesik. Elizen arteko biblia Ir 23,1