Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esale 1 iz adierazten dena esaten duen pertsona.

Orain artekoak nahi gabeko hutsegiteak izan dira: idazle, esale nahiz entzule izan, nork bere gogoaren kontra eginiko okerrak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 170. orr.

Sakrilegio haren esalea Sandro zen, Sandro isilzuloa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Inori leziorik eman gabe beti entzuteko prest eta esaten zitzaiona gogotik hartzen zekiena, esalearen edo unean uneko informatzailearen balizko maila apala gutxietsi gabe.  Berria - Kultura   2004-01-21

Lehenik eta behin, berezkoa izan liteke: esan beharrekoen konplexutasunari edo esalearen gaitasunik ezari dariena.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 107. orr.

Gure euskal lur honetan badela adimen txorrotxeko eta esale eztendunik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 41. orr.

Parisa iritsitakoan, Pont Neuf inguruan kokatutakoan, nazio askotako txerpolari, su-jale eta gezur-esale ugarirekin batera, iragarleak, hiriaren bizitasuna, hiriko jendearen aniztasuna ikusirik, iragarri omen zuen "hiri honek laster Europa bera izango du mendean" eta hantxe geratzea erabaki.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

2 (izenondo gisa)

Hona hemen San Agustinek aurkezten duen hitzik eta letrarik gabeko soinu esalea, 'sonus significans':  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 120. orr.

3 gaizki esale izond

Idatzia baitago: marmartiak eta gaizki esaleak Jainkoaren etsai dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Maltzurra gaizki-esaleei dago adi, gezurtia mintzo gaiztokoari.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,4

Gaizki esaleek mihian pozoia daramatela zioen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 392. orr.

Fedabideetako iritzi publiko ongi-erakutsi, ongi-hitzegin eta gaizki-esalearekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 152. orr.

Aldendu zeuregandik mihi gaiztoa, urrundu ezpain gaizki-esaleak.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,24

4 gaitz esale gaizki esalea.

Baina gaitz-esaleek -erdi ezkutuka- / bota behar ahotik behazun istuka.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 235. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaizki esale (5); gaizki esalea (5); gaizki esaleak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus