Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Vienan ezagutu nuen; aforismo eta paradoxa esaka ibiltzen zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.
Zubian zegoen Margarita, ibaira begira eta zihoan urari ezkutuko kontuak esaka, Kieveko printzea buruan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 131. orr.
Arratsera arte, hartan jarraitzen zuten bihozgabe, bisita bakoitzari buruz zerbait esaka, begiak bizi-bizi, bestearen xehetasunik ñimiñoenei ere erreparatuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.
"Gure ama zena ere, gaixoa...", esan zuen, "beti aritzen zitzaidan esaka traje berriak egiteko eta egiteko". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 273. orr.
Ez zen handik mugitzen, ametsean, egunen batean azkenean bakarren bat jango zuela bere buruari esaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Gavardek jarraitu zion lipar batean, sorbaldak goraturik, sorgin liztor haren gaiztakeriak ez zuela harritzen ahopean esaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.
Léonce andrea ere altxatu zen, hitz sorrak ahopetik esaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 401. orr.
Nik ezin izaten baitut eraman inor niri zer sentitu behar dudan esaka aritzerik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.
Ohean datzala, kantuan ari da gaixoa, erlojuari ordurik ez jotzeko esaka. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 73. orr.
Ezetz eta ezetz desenkusatzen zen, ez zuela astirik esaka, benetako arrazoia bestelakoa bazen ere, isil-gordean zeukana. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.
Hara, epaitu egingo zaitut, huts egin ez duzula esaka ari zarelako. Elizen arteko biblia Jr 2,35
Orain ez haiz, bada, seme bat nahi duala esaka hasiko? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.
-Eta hau egia ez bada, jo nazala zeruko tximistak -ari zen esaka. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.
Abasi kexaka hasten zitzaionean, hil ondoko oihalerako ez zuela nahikorik esaka, ez zen gezurretan ari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.
Eman dezagun, "Ardoa eta pattarra ugari emango dizut" esaka ari dela norbait. Elizen arteko biblia Mi 2,11
"Jaunaren mezua (zama)" esaka jarraitzen baduzue, [...]. Elizen arteko biblia Jr 23,38
Beren garbantzu, tipula, urdai eta guzti egosiak daude; "hartu eta jan" esaka ari dira. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 195. orr.
Zure kontra hasi zen gaizki esaka. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 203. orr.
Israeldarrak marmarrean hasi ziren Moisesen aurka gaizki esaka: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 177. orr.
Irainka eta gezurrez gaizki esaka erabiltzen zaituztenei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.
Nola ausartu zarete, ba, Moisesen aurka gaizki esaka aritzera? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 202. orr.
Fraideen gainean gaizki esaka aritzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.
Draco Malfoyk eta bere Slytheringo taldetxoak bakarrik jarduten zuten gaizki-esaka Lupin maisuaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 117. orr.
Eta eskerrak eman diezaizkioke Jainkoari beronek aldi hartan emaniko onura guztiengatik, bere zorteaz gaizki esaka ari gabe. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.
Eta bere artean gogor samar hasi zen gaizki esaka etxeko jabeaz. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 61. orr.
Barrukoarekin gutxi ez zuela, kanpokoa besoak astinduz laguntza eske zetorkion, bere buruari gaizki esaka. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.
Esanak esan, sindikatu guztiek ondorioztatu dute «elkarren lepotik gaizkiesaka ibiltzeak» patronala «pozten» duela. Berria - Ekonomia 2004-04-17
Gizon gaztea gobernuagatik gaizkiesaka. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 93. orr.
Ezkontetxera bihurtu zenean, amaginarreba gaizki esaka, lepotik heldu eta burua hormaren kontra jotzen hasi zitzaion, haurdun nork daki zeinek eginik izango zela eta eritegian berariaz haurra galdu egin zuela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 94. orr.
Gehienez ere kexuzko mandaturen bat bidaltzen dik gaizki esaka, helbidearen eskasez hala ere iristen ez zaiana. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.
Elkarri gaizki esaka eta elkarren zelatan ibiltzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.
Gaizki-esaka barregarri batzuk eta beste horrenbeste laudorio negargarri. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.
aurka gaizki esaka (8); buruz gaizki esaka (8); ere gaizki esaka (3); esaka ari (27); esaka ari zen (4); esaka aritu (8); esaka aritzeko (4); esaka aritzen (11); esaka eta (3); esaka hasi (17); esaka hasi zen (3); esaka hasi ziren (5); esaka hasten (8); esaka ibili (5); esaka jardun (4); eta gaizki esaka (9); gaizki esaka (139); gaizki esaka ari (18); gaizki esaka aritu (7); gaizki esaka aritzeko (4); gaizki esaka aritzen (11); gaizki esaka eta (3); gaizki esaka hasi (12); gaizki esaka hasten (6); gaizki esaka ibili (3); gaizki esaka jardun (4); gezurrez gaizki esaka (3); kontra gaizki esaka (4); lepotik gaizki esaka (4); nitaz gaizki esaka (5); zela esaka (3); zen gaizki esaka (3); zerbait esaka (3)