Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esajerazio bat iruditu zaio, gehiegikeria guztiz femenino bat, gauzak bere onetik atera gabe ere aski arazo baitituzte beren artean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.
Jarduera zuzena oztopatzen ziotela gezur hauek, esajerazio hauek. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 44. orr.
Esajerazioak esajerazio, eutsi egin nahi diot arestian zirriborratu dudan irudiari. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.
Hauxe duzu erlijio edo pentsaera filosofiko guzien betiko bazka: ezinaren esajerazioa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.
Eta aurpegian etsipen eta esajerazio arrastoa zeukan, Lily hainbeste larrituz eta inguru guztian gona bilaraziz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 155. orr.