Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esaera (orobat esakera g.er. eta esanera g.er.) 1 iz asko erabiltzen den esaldia, eskuarki herriak ontzat ematen duen iritzi edo uste bat adierazten duena.

Hala dio esaerak: Martxo erdirako, enara etorri eta zozoa akabo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.

Bazen esaera bat ere, aspaldi eratua, honela zioena: Ostro irtete, arto ereite; ostro erortze, gari ereite.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Ingalaterran hitzetik hortzera dabilen esaera berri batek zera dio: aurten, uda ostegun batean izan zen.  Berria - Gaiak   2004-09-23

-Oker hago Santxo -esan zuen Don Kijotek-; esaerak dioenez: "Quando caput dolet..." (buruko mina denean...).  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 105. orr.

Adoratzen zintuen, Walden doktore, baina, esaerak dioen bezala, gizonak asma, Jainkoak xeda.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 103. orr.

Hortik dator esaera: "Ez itsurik, ez herrenik ez da sartuko Jaunaren etxean".  Elizen arteko biblia   2 Sm 5,8

Bada esaera bat, txantxazale horietakoren batek asmatua ere, izaten baitira nekazari berekoi samarrak, dena etxerako nahi luketenak: Maiatzeko euriak niretzat, beste hiletakoak hiretzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.

Harako esaera hura oroitaraziko didazue, noski: "Sendagile, sendatu zeure burua", eta esango: "Egitzazu hemen, zeure herrian ere, Kafarnaumen egin omen dituzun gauzak".  Elizen arteko biblia   Lk 4,23

Harako esaerak dioena hartu behar horretarako, ezer berritu eta konpondu beharrik suertatuko balitzaigu ere: Urte berri, asmo berri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

Ederki asko atera zion ezpal garbia honako esaera honekin: Urtarrilean tximeleta ikusi baino, otsoa ardi artean ikusi nahiago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

Baina bada hor beste esaera bat bitxia, gorostia eta Donostia lotzen dituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.

Hitzek, esapideek eta esaerek gutariko bakoitzak bizi izandakoa, oroimena, ahots joanen oihartzuna gordetzen dituzte beren altzoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.

Esaeretan, erabilerak erabat galarazten du bertan ezer aldatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.

Hogeita hamar esaera idatzi ditut zuretzat, irakaspen eta aholkuak dituztenak.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,20

Gaur egin daitekeena biharko ez uztea gomendatzen du esaera zaharrak.  Berria - Kirola   2006-05-07

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Esaera berri bat pentsatu nien orduan, 1999koan: Urriko 30etan, Arantzazu larrosetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 421. orr.

Nobedadea, albisteak, esaera dotoreak, arrazoi zorrotzak, umorea, kronika... azken batean hauxe: eguneroko bizitza zertxobait edertzeko gosea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 143. orr.

Mexikok hiru muga dituela dioen esaera ezaguna da mexikarren artean: Ameriketako Estatu Batuak, Guatemala eta Kuba.  Berria - Mundua   2004-05-21

Esaera asabengandikoak argi baitzioen: Martxoko oillarra beste illabeteetakoa baino hobea da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.

Esaera zaharren ezkutuko esanahia aztertzen du, jakinduriazko esaeren enigmak erabiltzen ditu gogoan.  Elizen arteko biblia   Si 39,3

Bitxia da, dozenatik gora izanik okilarekiko aspaldiko esaerak, hiru laurdenak iparraldekoak izatea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 214. orr.

Alemaniar esaera.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kirol esaera batek dio arrakasta lortzeko ezinbestekoa dela leku eta une egokian, egoera egokian egotea.  Berria - Kirola   2004-07-13

4 esaera zahar (orobat esaerazahar g.er.)

Esaera zaharren eskolak asko erakusten du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.

Gaur egin daitekeena biharko ez uztea gomendatzen du esaera zaharrak.  Berria - Kirola   2006-05-07

Esaera zahar eta zuhur-hitzak ulertarazten dituzte, bai eta atsotitzak eta asmakizunak ere.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,6

Jakinduriaren altxor artean daude esaera zahar argigarriak, baina nardagarri zaizkio bekatariari, jainkozale ez delako.  Elizen arteko biblia   Si 1,25

Iruditzen zait esaera zaharrak bertsoaren pisua emateko bitarteko bat izatetik erabat gaurkotzen den literaturara pasatu garela.  Berria - Harian   2005-12-18

Itsasoan euria, egurra basoan, egunez ilargia eta gizonezkoen titiak aipatzen dira euskal esaera zaharretan alferrikako gauzen adibide eta eredutzat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 11. orr.

Atsotitzak, definizioz, esaera zaharrak dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atsotitz eta esaera (4); bada esaera (9); bada esaera bat (6); badakizu esaera (3); baina esaera (6); bat esaera (4); bat esaera zahar (3); beste esaera (21); beste esaera bat (5); beste esaera honek (3); bezalako esanerak (3); bildutako esaera (3); buruzko esaera (5); da esaera (10); da esaera hau (3); dator esaera (4); den esaera (3); dio esaera (32); dio esaera batek (4); dio esaera zahar (5); dio esaera zaharrak (17); dio esaerak (12); dioen esaera (6); du esaera (8); du esaera honek (3); duen esaera (4); edo esaera (3); ere esaera (3); esaera bat (24); esaera batek (12); esaera batzuk (5); esaera da (5); esaera den (8); esaera den bezala (8); esaera eder (3); esaera ere (3); esaera eta (5); esaera haren (4); esaera hau (23); esaera hauek (5); esaera hauxe (3); esaera honek (16); esaera honek ere (3); esaera honekin (3); esaera honen (4); esaera hori (15); esaera horrek (4); esaera horren (3); esaera hura (11); esaera pare (3); esaera zahar (85); esaera zahar bat (8); esaera zahar batek (13); esaera zahar eta (12); esaera zahar hau (5); esaera zahar mordoxka (3); esaera zaharra (18); esaera zaharrak (67); esaera zaharrak dioen (5); esaera zaharrak dioena (4); esaera zaharrak dioenez (3); esaera zaharrak ere (4); esaera zaharrak eta (4); esaera zaharraren (3); esaera zaharrek (6); esaera zaharren (16); esaera zaharretan (13); esaera zaharretan ere (4); esaera zaharrik (3); esaerak dioen (12); esaerak dioen bezala (8); esaerak dioena (7); esaerak dioenez (3); esaerak dira (3); esaerak eta (3); eta esaera (28); eta esaera zaharrak (3); euskal esaera (10); euskal esaera zahar (4); gure esaera (4); hainbat esaera (3); hala dio esaera (3); hala dio esaerak (4); halako esaera (3); harako esaera (4); honako esaera (10); jasotako esaera (3); salomonen esaerak (3); zen esaera (6); zuen esaera (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus