Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tolestura geologikoak, sumendien erupzioak, glaziazioak, denetik gertatu da ordutik honako denbora bitartean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 86. orr.
Luiziek, sumendien erupzioek, lurrikarek eta tsunamiek astintzen dute maiz Ozeano Bareko artxipelagoa. Berria - Mundua 2004-05-12
Ezaguna eta eskarmentu handikoa suertatu zen 1883. urteko Krakatoaren erupzio harena: hauts-pila ikaragarriak bidali zituen, eta eguzki-erradiazioaren % 25 inguru murriztu zituen, bere laurdena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.
Eder-ederrak izan ziren ilunabarrak Pinatubo su-mendiaren erupzioaz geroztik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.
Hala ere, sumendia erupzioan hasteko arriskurik ez dagoela esan zuten herenegun adituek. Berria - Gaiak 2004-10-14
Munduaren beste muturrean Vesubioko sumendia hasi zen berriz ere erupzioan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 56. orr.
Zortzi egunez iraun zuen [Txernobilgo] erupzioak. Afrikanerren holandar nazionalismo estu eta bortitzaren erupzioak. Berria - Harian 2006-04-26
Jada itzalita zegoen "Historiaren" sumendiaren azken erupziotzat hartzen zena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.
Sumendi zenbaitzuren erupzio eta eztanda gertatu ziren. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 79. orr.
Gure gaindiko mundu horrek, erupzioan sarturik, orroka eta burrunbaka kolpatuko bagintu bezala, amorru bizian, gupidagabe eta krudelki, egun osoan eta gau osoan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 171. orr.
Estali ezin ziren pikor eta erupzioak agertzen zitzaizkidan azalean, ezin jasan nituelako larruazalerako hautsak, ezta kremak ere. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.