Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erudizio 1 iz testu eta dokumentuetan oinarrituriko jakite sakona.

Ez du esaten nork epaitu behar dituen nazio guztien jakituria, erudizioa eta ohiturak. monasterioetako pentsamendu eta erudizioaren eremu zabalean, Erudizio honen ildotik saiatzen da filosofia bera, eta batasunera iritsi ere iristen da, baina era askoz garaiago eta jainkozkoagoan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 76. orr.

Luzaro itxaron behar izan da, oraindik aspaldi ez dela arte, zinematografiako lanez, zorroztasunez eta erudizioz pinturako obren interpretazioekin berdindu zitezkeen egiazko interpretazioak iristeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.

H. A. Wolfson aditu handiak erudizioz beteriko obra itzel batean argitaratu zituen testu biok.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Ez dut sekulan erudiziorik aski bilduko, matiz antzuetan galtzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.

Saiakera beste genero bat da, erudizioarekin zerikusia duena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 365. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Buruargia zen arras, gustu onekoa, erudizio handi-handikoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 71. orr.

Ni kultura motz bateko ordezkari erudizio laburrekoa naiz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 32. orr.

Zehatz-mehatz, erudizio harrigarriz, azaldu zigun irakasleak gaia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 126. orr.

Erudizio zabalean igeri dabiltzanei gehien kostatzen zaiena zera da, beren frogak gaiari dagozkion lekuan aurkitzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 278. orr.

Bere esku astunak zapaltzen dituen orrietatik xurgaturiko erudizio neurrigabea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.

Hain erudizio handiuste bitxia erakusten zuen, ezen eskuarki aurkariak menpean hartzen baitzituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 163. orr.

Mendebaldeko kulturaren errelatu nagusiak berrirakurtzeko nahia, erudizio aizunerako joera, saiakeraren hoztasunez jantzitako ipuinetarako jaidura.  Berria - Kultura   2006-04-25

Azaleko erudizioa barra-barra erabiltzea, inongo lotsarik gabe, testuinguruan erabat kongruentziarik gabekoak diren termino tekniko mordoa hedatuz.  Berria - Harian   2006-05-06

Amaigabeko erudizioa erakusten denez, ez sisteman, baizik eta sistemaren alboan, espiritua funtsezko ez diren gauzek distraitzen dute, eta ez da arduratzen garrantzia duenaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 298. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Antzinaroko hizkuntzen esparruan erudizio-gizona izatera iritsi zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 9. orr.

Lankidetzazko erudizio-obra horien printze-babeslea, sarritan, estatu unibertsal berpiztu baten gobernaria izan da, estatu hori berori politika-mailako berpizkundearen emaitza izanik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Bidaiaren kronikaz gain, tokian tokiko erudizio ukitu bat eduki behar zuen, ez egunkari batek eskaini lezakeena baino gehiago hala ere, baina anekdota bilduma bat izan gabe.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 5. orr.

Barduliarren aitzakiarekin erudizio puntu bat erakusteko aukerak bere eskaera ahanztarazi zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 137. orr.

Gaur egun erudizio modu berria sortu da: jende askok edozer gauza bilatzen daki, baina buruan ez dauka ezer.  Berria - Harian   2005-11-18

Kontrolik gabeko erudizio-erakusketek zaildu egiten dute irakurketa eta argudioari ez diote onik egiten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 365. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez errebelde itsu eta fanatikoa, baizik eta lasaia, umoretsua, argia, bere joera eskandalagarria ondo baino hobeto defendatzen zekiena bere bibliotekari erudizioaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

5 erudiziozko izlag

Ez genuke aise aurkituko gauza hain ilun eta jankotiar hauetarako entzule egokia, bizitzaren merezimenduz edota erudiziozko jardunez horretarako prest legokeena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 67. orr.

Lau bertsolerrotan hiru alusio erudiziozko pilatzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere erudizio (3); erudizio laburrekoa (3); erudizio laburrekoa naiz (3); ordezkari erudizio (3); ordezkari erudizio laburrekoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus