Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lanak ematen ditu pentsatzeak antzekorik gerta litekeenik Bidasoaz hegoaldean poliziekin edo ertzainekin. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 78. orr.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak bost mila ertzain mobilizatu zituen hauteskundeak zaintzeko. Berria - Harian 2005-04-18
Hilketa 2003ko abenduaren 19an gertatu zen, N-1 errepide bazterrean, Alegian (Gipuzkoa): lanetik etxera zihoazela errepide bazterrean geratu ziren eta ertzain batek tiro egin zion, «nahi gabe». Berria - Euskal Herria 2006-04-21
ETAko bi kidek eskopetekin tiro egin eta bi ertzain zauritu zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-09-14
Seinale bat balitz bezala, ertzainak agertu ahala, hainbat gizon-emakume irteten da ezkaratzetatik eta kale-kantoietatik, etxe zahar hutsean labezomorroak pareta zuloetatik ateratzen diren gisan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 14. orr.
Santutxuko Sorgintxulo gaztetxea ostegunean goizeko 09:30ean indarrez hustu zuten ertzain eta udaltzainek batera eginiko operazioan. Berria - Euskal Herria 2004-12-18
Zeinekin berradiskidetu behar dut? Torturatu gaituen Estatuarekin? Senitartekoak asasinatu dizkiguten ertzain eta guardia zibilekin? Berria - Harian 2006-03-05
Hiru ertzain jaisten dira lehendabizikotik, eskuak gerrian eta begiak zoli hara-hona, arriskua nondik etorriko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 14. orr.
Dozena bat ertzain izendatu zituzten ikerketarako. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.
Zalantzak izan zituen ertzainarekin zein hizkuntzatan mintzatu. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 11. orr.
Ertzainen furgoneta bat pasatu zen urrunera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 158. orr.
Ertzain, erizain, argazkilari eta abarren joan-etorriak, jendearen jardunak, sirena-hotsak eta flash sarriak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.
Amildegiaren beherenean zegoela, lagun batek adoretua, zer eta ertzain sartzea erabaki zuen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 66. orr.
-Konturatu ez bazara, txikito, ertzaina naiz: polizia. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 137. orr.
Ertzain gazteak manta altxatu zuen, ohepean ezkutuan zegoen pistola ttikia agerian utziz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.
Iruditu zait ertzain kamuflatua naizela pentsatzen ari dela. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 126. orr.
Lau ertzain kaputxadunek sartu zuten tanatoriora. Berria - Euskal Herria 2006-03-07
Ertzain koadernodunak zeharka eta agiraka begiratu zidan, hiltzaileari buruz ezer idatzi ezina nire errua balitz bezala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 119. orr.
"Horrela ibiltzen da", esan zuen ertzain azpeitiarrak, erasotzailearen beste hainbat gorabehera ere kontatzen zituen bitartean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 169. orr.
Umea izango nintzen ertzain estrabikoarentzat, baina nirea izan zen, ez beste inorena, hildakoak ikusi zuen azken begirada. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 19. orr.
Desagertuta zegoen ertzain urpekaria ustez 20 metroko zulora erori zen, baina onik dago. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Uniformezko ertzain xehe moduan lan egiten zuenean krematorio bat edo beste bisitatzea tokatu izan zitzaion. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.
Egun hartan inoiz baino beharrezkoagoa egin zitzaidan Dabiden presentzia, baina orduan bizkartzain -"luxuzko ertzain", beraren hitzetan- izateko ikastaro bat egiten ari zen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 27. orr.
Pelikula belatzen ari zen ertzain patrulla bat agertu zenean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 189. orr.
Burutapen horietan zebilela, ertzain bikote bat heldu zen tabernara. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 253. orr.
Bueltan-bueltan, kaskodun eta ezkutudun ertzain lerro estu bat. Berria - Euskal Herria 2004-09-05
Gipuzkoako Leaburuherrian tiroz hil dute Mikel Uribe,44 urteko ertzain-buruzagia. Herria 2001-07-19
Garairen hilketara itzulita, Gernikako ertzain-etxean gertatzen ari zena ateratzen aritu diren poliziek, "sekretupekoa" behar zuena kaleratzen aritu direnek, ez dute erantzukizunik? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 58. orr.
Bankutik altxatu eta ertzain-autoa igaro zen norabidean abiatu zen oinez. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 11. orr.
Etsaiarekin auzitegira zoazela, saia zaitez bidean harekin konponbidea aurkitzen; bestela, epaileagana eramango zaitu eta epaileak ertzainaren eskuetan jarriko eta ertzainak kartzelara botako. Elizen arteko biblia Lk 12,58
Lau ertzain, txintik atera gabe, lanean ari ziren, badaezpada zoko-moko guztiak ikertzen, eta argazkiak egiten. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 101. orr.
beste ertzain (6); bi ertzain (25); bi ertzain zauritu (7); du ertzain (3); egunero ertzain (5); egunero ertzain etxera (3); ertzain autoa (5); ertzain bat (19); ertzain batek (30); ertzain baten (13); ertzain bati (5); ertzain batzuk (4); ertzain bi (3); ertzain egin (4); ertzain eta (9); ertzain etxean (8); ertzain etxean sinatzeko (3); ertzain etxera (9); ertzain gehiago (12); ertzain horrek (4); ertzain horren (3); ertzain kopurua (3); ertzain talde (4); ertzain talde bat (3); ertzain zauritu (7); ertzain zauritu zituzten (4); ertzain zeuden (3); eta bi ertzain (3); eta ertzain (20); eta ertzain batek (4); hainbat ertzain (5); herrizaingo sailak ertzain (3); jantzitako ertzain (3); luxuzko ertzain (10); luxuzko ertzain egin (4); sailak ertzain (3); sei ertzain (3); zen ertzain (4); ziren bi ertzain (4); zuen ertzain (7); zuen ertzain batek (3)
agertu ziren ertzainak (4); atxilotu zuten ertzainek (4); aurkitu zuten ertzainek (4); baina ertzainak (3); baina ertzainek (5); batek ertzainei (3); bi ertzainak (3); bi ertzainek (7); bi ertzainen (3); deitu zieten ertzainei (3); die ertzainei (3); dira ertzainak (3); dute ertzainek (4); duten ertzainen (5); emakumeak ertzainei (13); emakumeak ertzainei adierazi (4); emakumeak ertzainei esan (4); ertzaina ere (4); ertzainak agertu (10); ertzainak agertu ziren (3); ertzainak alde (3); ertzainak berehala (3); ertzainak berriro (3); ertzainak bertaratu (4); ertzainak dio (3); ertzainak ere (6); ertzainak eta (16); ertzainak eta udaltzainak (3); ertzainak etorri (4); ertzainak etxera (3); ertzainak ez (3); ertzainak ikusi (5); ertzainak ikusi zituenean (3); ertzainak iritsi (9); ertzainak iritsi zirenean (7); ertzainak oldartu (6); ertzainak pistolarekin (3); ertzainaren abokatuak (3); ertzainei adierazi (9); ertzainei adierazi zienez (6); ertzainei esan (4); ertzainei esan zienez (4); ertzainei euskaraz (3); ertzainei laguntza (3); ertzainek atxilotu (4); ertzainek azaldu (4); ertzainek azaldu dutenez (3); ertzainek bidea (3); ertzainek eraikina (3); ertzainek eta (12); ertzainek eta udaltzainek (5); ertzainek ez (16); ertzainek ez zieten (3); ertzainek ez zuten (3); ertzainek gizonezkoa (4); ertzainek gizonezkoa atxilotu (3); ertzainek izan (3); ertzainekin euskaraz (3); ertzainekin euskaraz egin (3); ertzainekin hitz (8); ertzainekin hitz egin (4); ertzainekin hitz egitera (4); ertzainen arabera (5); ertzainen artean (3); ertzainen aurka (3); ertzainen aurrean (3); ertzainen esku (4); ertzainen eta (7); ertzainen jarrera (7); ertzainengana joan (3); ertzainetako bat (3); ertzainetako batek (14); ertzainik ez (3); ertzainik ez zen (3); esan zien ertzainei (3); esan zieten ertzainek (3); eskatu zieten ertzainei (3); eta ertzaina (3); eta ertzainak (24); eta ertzainaren (3); eta ertzainei (6); eta ertzainek (32); eta ertzainekin (3); eta ertzainen (12); eta ertzainen artean (3); hainbat ertzainek (4); jantzitako ertzainak (5); jantzitako ertzainaren (3); jotzeagatik ertzainek (3); kaleko jantzitako ertzainak (3); lau ertzainetik (3); udaltzainak eta ertzainak (4); udaltzainek eta ertzainek (3); zen ertzaina (4); zien emakumeak ertzainei (3); zien ertzainei (7); zieten ertzainei (9); zieten ertzainek (6); zion ertzainak (3); zioten ertzainek (3); ziren ertzainak (11); zituzten ertzainek (9); zuen ertzaina (4); zuen ertzainak (5); zuten ertzainek (27)