Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ertarotar (orobat ertarotiar g.er.) izond erdi arokoa, erdi aroari dagokiona.

San Pedrok, Lezok eta abarrek, bisitari frantsesaren Frantzia moderno eta europarraren aldean, Espainia ertarotar eta arabiarra ordezkatzen dute, pobrea, zikina, arkakusoz betea, erlijio beltzean murgildua, barbaroa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 32. orr.

Cid printzipioz espresio jatorra da arraza espainolaren arimarena ("entre gótica y celtíbera"), baina barbaroa, ertarotarra; arraza espainolaren arimaren agerkunde jator eta modernoa, h[au] d[a], izpirituarena, Cervantes da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 154. orr.

Anbizio gordinenen historia basa ertarotarra da, krimenez josia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Ortegarentzat ere kakoa mendebala kristautu izatean datza, hots, aszetismo kristaua germano ertarotarren oldarrari nagusitu zitzaionez gero hedatu den moral gelbera, ahul, melengan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 238. orr.

Balioak berak, zuzenki eta abstraktuki, guretzat ez dira "Jainkoaren hitzagoak" ala gutxiagoak (edo razionalagoak ala gutxiagoak), ertarotarrentzat erlijioak izan zitezkeen bezala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 87. orr.

Hark goratzen zuen erromantzeetako zaldun izpiritu ertarotarra.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus