Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ertaro (orobat Ertaro g.er.) iz erdi aroa.

Ertaroan "gorabilla" izeneko soka erabiltzen omen zen luzera handiko neurriak hartzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 333. orr.

Orain, ertaroko izkribu zaharrok leitzekoan, pomada aguavino eta pomada mosto euskal pitarra eta sagardoa izan ote litezken bururatu zait, baina, filologo eminente horien esku uzten dut nere zalantza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.

Lehengoak lehengo, ertaroko testu zaharretatik hasi eta egundaino, hor ageri dira elkarren orpoz orpo: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

Gogora ditzagun Ertaroko balada eta erromantzeak, Europa osoko hizkuntzetan asmatzen direnak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 123. orr.

Ertaroko amodio kanten lirismo kutsu nabaria baitario ote loratuaren eta xoriaren arteko lirismo erotiko xahar gorde horri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus