Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ertamerikar izond Ertamerikakoa, Ertamerikari dagokiona.
Etzi Santanderren joko du Serratek, hor ere EOSEekin, eta jarraian Ertamerikara joko du. Berria - Kultura 2004-04-14
Afalondoan Hego eta Ertamerikaren inguruan mintzatu ziren. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
Gorpuen artean, AEBetako aliatuenak ere baziren; askok ertamerikar itxura zuten. Berria - Mundua 2004-01-09
Mexikoko Errepublikak -Mendebaldeko estatuen elkartean onarpena bilatu eta lortu zuenak- lekua hartu zionean, ertamerikar gizartea Mendebaldeko gizartearen gorputz sozialera asimilatzea atzeraezinezko moduan egin zela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.