Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ingurumen eragina: Ertaina. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Gaboneko egonaldiaren ondotik, Biarnoko hiri ertain batean izendatua izan nintzen, ikastexe katoliko batean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 117. orr.
Garaiera ertaineko mutila zen, argal baina gihartsua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.
Neskak neurri ertaineko gela bat ikusi zuen, larruzko zenbait besaulki eta sofarekin jantzia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.
Maiztasun ertaineko (2,8-3,5 KHz) sonarra erabili zuten AEBetako Itsas Armadako sei ontzik, Bahamak uharteetan. Berria - Gaiak 2004-11-03
Garaiera arrunta zuen, txikia handia baino gehiago; burua erdi tamainakoa eta biribila; aurpegia luzexka eta irtena; bekokia laua eta txikia; begiak ertainak, beltz aratzak; ilea beltza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Editorea zen, zeina, tamaina ertaineko rotaflex bat eskuan, aparra ezpainetan eta begiak beren zuloetatik irtenda, politikariaren inguruan bildutako zortzi edo bederatzi pertsonen aurka amildu baitzen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 139. orr.
Antzinako zurez estalitako paretetan ahots ertainez esandako hitzek durundiatzen baitute, harien soinuek musika-tresna baten zurean bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 94. orr.
Eremu berde bat zuri ikusten zuen uhin-luzera ertaineko argitan; beltz, ordea, argi zuri edo uhin-luzera handikoetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.
Merkataritza-mota batek beste motara darama: txikiak ertainera, ertainak handira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.
Ozentasun ertaineko soinu batek, 1.000 Hz-eko maiztasunean, 7.000 nerbio-zuntz inguru aktibatuko ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.
Aita -enpresa bateko kargu ertaina- ez omen zuen alde, baina izeba Milagrosek egin omen zion ararteko lana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.
Soldadu gutxi batzuk baino ez nituen ikusi, graduazio ertainekoak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 124. orr.
Errenta ertaineko herrien zorra arindu nahi du Frantziak. Berria - Harian 2005-07-06
Tiroak, gainerako hirurei bezala, distantzia ertain eta luzetik egin zizkioten, autopsiaren arabera. Berria - Harian 2005-06-10
Tamaina txiki edo ertaineko zentroa. Berria - Ekonomia 2004-03-17
Formato txiki eta ertaineko estrukturak egin ditu, alanbre, aluminio eta pinturarekin. Berria - Kultura 2004-09-19
Formato handiko, ertaineko eta txikiko obrak. Berria - Kultura 2004-05-16
Komunikazioaren oihanean taldeen arteko fusioak perretxikoen antzera loratu diren uneotan, guk hedabide txiki eta ertainen sare trinkoa osatu dugu. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.
Gutiz gehienak (% 95) Bilboko berekoak izanik enpresa txiki edo ertain (arteko) horiek beste ainitz ere bereganatzea uste dute. Herria 2002-07-25
Euskal Herriko enpresa gehienak txikiak eta ertainak direla kontuan hartuz gero, haientzat interesgarriak izan daitezkeen merkatuetan industrialdeak eratzea proposatzen du Ganberak. Berria - Ekonomia 2006-01-25
Ikasketa ertainak bukatu zituztenen %46,1ek lanbide heziketako ikasketak hasi zituzten iaz Araban. Berria - Euskal Herria 2004-01-07
Kultur maila altuko eta ekonomi maila ertaineko jendea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 105. orr.
Klase ertaina ere, legelari eta beste profesional batzuek osatua, behar zen, erregimentuko ofizialen baliokide gisa, eta mendeko-andana bat oinarrizko soldadu arrunten parean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.
Viktoriar garaiko klase ertain bertutetsuari. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 300. orr.
Bigarren kezka Jakob Gómez, eskola ertaineko irakasleak azaldu zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 97. orr.
Irakaskuntza ertaineko ikasleentzat. Berria - Kultura 2004-09-23
Bizitzaren ertaineko adinera iritsi da liburuko ibiltaria, eta, bat-batean, harrizko oihanean ibiliz, oraingo egoeraz ohartu da. Berria - Kultura 2004-06-19
Orrialdeetan aurrera egiten dugun heinean, probintziako hiri ziztrin bateko burgesia txiki-ertainaren erretratua eskainiko digu. Berria - Kultura 2004-01-07
Adin ertainean hasten da nabarmentzen folikuluen galera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.
Judu-itxurako emakume adin ertaineko bat zen Delacour andereñoa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.
Epe ertainera edo luzera. Berria - Euskal Herria 2004-10-07
Zer espero duzu estatuengandik epe labur edo ertain batera? Berria - Harian 2006-03-24
Tamalez ez dago errealitatean, epe motz eta ertainera, bestelako alternatiba bideragarri hoberik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 258. orr.
Epe laburreko maileguak hartu zituzten, dibisetan, tokiko inbertsioak finantzatzeko, epe ertainekoak nahiz epe luzekoak, produktiboak edo espekulatiboak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.
Funtsezkoa da arrisku horiek epe ertaineko inflazio aurreikuspenei ez eragitea. Berria - Ekonomia 2006-01-13
Beste botika batzuk gaitzaren fase ertainetan izaten dira erabilgarriak. Berria - Gaiak 2006-01-22
Gizarte Egipziakoak, aldiz, bi mila urtez behintzat eutsi zion bere buruari "Erresuma Ertainaren" kolapsoarekin haren berezko bizi-itxaropena bukatu ondoren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.
Inperio Ertaina. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.
Minoiko Ertain II-tik Minoiko Ertain III-rako trantsizioan bi idazkera hieroglifiko banatu, aurreko denboraldiaren hasieran aldi berean agertu zirenak, bat-batean eta erabat ordeztu zituen beste idazkera lineal batek (A Linealak). Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.
Adin ertaina: 34 urtekoa. Herria 2001-02-08
Esku-ahurrak ere, eskumuturretik hasi eta hatz ertainaren muturreraino, berdin neurtzen du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.
Sohüta basa bazterrean gazteak etxekoen ondotik plantatzen dira eremü ertaineko etxalteetan. Herria 2003-03-17
Sobietar Batasunak eta Estatu Batuek, azkenean, zein aldetan aurkituko ote zituzten beren interesak Ekialde Ertainean? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.
adin ertainean (3); adin ertaineko (21); adin ertaineko emakume (6); adin ertaineko gizon (7); edo ertain (3); enpresa ertain (7); enpresa ertain eta (7); epe ertain (23); epe ertain batean (3); epe ertain edo (8); epe ertain eta (10); epe ertainean (29); epe ertainean euskal (3); epe ertaineko (5); epe ertainera (24); epe ertainerako (6); errenta ertaineko (3); ertain bat (5); ertain batean (7); ertain edo (10); ertain edo luzerako (3); ertain eta (28); ertain eta luzeko (4); ertain eta luzera (3); ertaina txikia (3); ertainak dira (3); ertainak eta (4); ertainaren bizi maila (3); ertainean euskal (3); ertainei eta (3); ertaineko emakume (6); ertaineko eta (4); ertaineko gizon (7); ertaineko gizon bat (3); ertaineko ikasleentzat (3); ertainen lehiakortasuna (3); ertainen sare (3); ertainera edo (3); ertainera edo luzera (3); eta ertain (6); eta ertainak (16); eta ertainean (5); eta ertainei (11); eta ertainek (11); eta ertaineko (4); eta ertainen (14); eta ertainen lehiakortasuna (3); eta ertainen sare (3); eta ertainetako (6); eta ertainetan (4); eta ertainez (3); eta klase ertaineko (3); formatu ertaineko (3); irakaskuntza ertaineko (3); irakaskuntza ertaineko ikasleentzat (3); klase ertain (19); klase ertaina (16); klase ertainak (6); klase ertainaren (24); klase ertainaren bizi (3); klase ertainari (3); klase ertaineko (27); klase ertainen (3); maila ertainean (3); maila ertaineko (16); mendebaldeko klase ertainaren (9); motz eta ertainean (3); neurri ertaineko (6); tamaina ertaineko (5); txiki eta ertain (3); txiki eta ertainak (11); txiki eta ertainei (11); txiki eta ertainek (8); txiki eta ertaineko (3); txiki eta ertainen (12); txiki eta ertainetako (5); txiki eta ertainetan (4); txikiak eta ertainak (4); txikiek eta ertainek (3)