Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erruztatu, erruzta(tu), erruztatzen 1 du ad errudun dela adierazi.

Italiako Justiziaren manipulazioak ezker muturrari egotzi zizkion atentatu guztiak eta 20.000 pertsona erruztatu zituen.  Berria - Mundua   2004-10-13

2 (era burutua izenondo do izen gisa)

Delitua hirugarren baten aurkako iraina denean, epaile erdiak erruztatuaren mailakoak izan beharko dute eta beste erdiak irainduarenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.

Legeek denbora bat zehaztu behar dute, bai erruztatuaren defentsarako eta bai frogak aurkezteko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 87. orr.

Legearen alde penalak ez du erruztatua zigorra betetzera behartzen, magistratua baizik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 214. orr.

Diru-zigorrek erruztatuen kopurua handitu egiten dutenez, delituena baino handiagoa bihurtuz, eta zigor hauek errugabeei ogia kentzen dietenez gaizkileei dirua ateratzeko, zigorrik egokiena errudunak gizarteari eskaini beharko dion lana eta pertsonaren denbora baterako esklabotza izango da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.

Torturapean egindako aitorpenak ez du balio, baldin eta hura amaituta gero erruztatuak ez badu berriz zinpean baieztatzen; baina erruztatuak ez badu delitua onartzen, berriro torturatzen dute.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.

Azkenengo kasu hau da ohikoena, esperientziak erakusten baitigu erruztatuek ezetzari eusten diotela auzi gehienetan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 105. orr.

Esan behar da, erruztatu batek froga akasdun baten aurkako garbitasun egokirik ematen ez duenean, froga hau akasgabe bihurtzen dela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus