Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erruz adlag asko-asko, ugari.

Ongi ordaindutako salatariak ere badituzte, erruz zoritxarrez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 116. orr.

Nahiko urriak ziren zure ondasunak ni etorri aurretik; orain, ordea, erruz handitu dira nire gidaritzapean.  Elizen arteko biblia   Has 30,30

Ni etorri aurretik zenituen ondasun pitxarrak erruz handitu dira, bedeinkatu egin baitzaitu Jaunak nire bitartez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 85. orr.

Euri erauntsiak lur azalera erruz ateratzen dituen zomorro kaltegarrien pare.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.

Euria erruz ari zuen gainera, atertu gabe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 325. orr.

Hala, domingotar haien bizikera eta sona medio, erruz ugalduko zen Domingo izena gure artean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.

Lasaitasun hartan erruz ugaldu ziren eta munduko ondasunez gehiegi aberastu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.

Pilatu egurra erruz eta piztu sua; egosi ongi haragia, bota gozagarriak, eta desegin daitezela hezurrak.  Elizen arteko biblia   Ez 24,10

Guretzat guztiz arrotzak diren kontsonante- eta bokal-multzoak erruz aurkitzen ditugu beste erdara askotan, baina horretan ere gehienetan bat datoz euskara eta gaztelania.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 238. orr.

Morse andrea etengabe eta erruz aritu zen edaten, eta gogotik saiatuagatik, ezin gainditu zuen bere malenkonia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus