Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errutina 1 iz pentsatu edo erabaki behar izan gabe modu jakin baten jarduteko ohitura.

Idatziko zuenez, ohitura eta errutina ziren «denboraren minbizia».  Berria - Kultura   2006-04-11

Atseden egunak gure errutina apurtu egiten du, eta hori nabaritu egiten du gorputzak.  Berria - Kirola   2004-07-13

Bizitza betiko martxa hartzen ari da, errutina bihurtzen, eguna egunari josiz noizbait eta okerrik gabe heriotzara eramango gaituen bide horretan sarturik ostera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 180. orr.

Hamar hilabete inguru iraun zuen zorion perfektuak, beste lau urte luzatu zen errutina.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Bulegoa uztea errutina uztea bezala izan zunan, agian beste denbora batean sartuko ninduen ohituraren urratzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 386. orr.

Egilearen zuzenketak eginik daude, gainerakoa azken zuzenketaren errutina baizik ez da, hori zure esku.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Sinesmena ahitzen denean, maitasuna ere ahitu egiten duk, eta jokabide jakin batzuen errutina gelditzen duk, ezer gelditzekotan, maitasuna egon zen tokian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.

Bizitzaren unerik zailenetan bezala, eguneroko jardunaren errutinan ere erakusten zuen duintasuna.  Berria - Harian   2005-10-05

Yassin integratuta zegoen gure errutinan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 129. orr.

Ez zituen jasaten, ez frustrazioa, ez errutinaren nahiz ingurumenaren aldaketak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Gero San Anbrosio izango zena aitaren urratsei jarraitzen ari zen Liguria eta Emilia probintziako gobernadore gisa, K.o. 374an, bere atsekabe handiz, herri-oldarrak eginkizun ofizial ziur baten errutinatik atera eta Milango apezpiku-aulkian jarri zuenean, kargua uzteko zain egon gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Hor izango nuen neure proiektua, bila ibilitako zaldi kulunkari txikia, errutina sorgorgarriaren nagitasunetik aterako ninduen josteta kuttuna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

Hasten al ziren horretaz pentsatzen sikiera une batez, alegia, goiune horren ostean sentitzen zutenaz, edota erdietsia ote zuten errutina mekanikoaren antzeko zerbait, zeinak ekiditen baitzien geldialdi, oldozte eta, sarritan, abaildura eta barru-hondoratze hori?  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 233. orr.

Hau errutina hutsa da guretzat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 39. orr.

Intelektualki ere, erabat antzua bihurtu zitzaidan lana, errutina beti berean itota.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 114. orr.

Eguneroko errutina aspergarri betiberdina hausten duelako bihurtu da kirola hain garrantzitsu gure gizartean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 173. orr.

Ohiko lan bat gehiago iruditu zitzaion, eguneroko errutinan kokatu behar zen eginbehar bat, beste bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 122. orr.

3 errutinazko izlag/izond

Errutinazko inspekzioa egitera gatoz, jauna.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Armadak esan zuenez, soldaduak «errutinazko atxiloketa misioan» zebiltzan, eta ez zuten egoitza ofiziala helburutzat.  Berria - Mundua   2004-02-27

Pasaportea eskatu ziguten tokietan, poliziek zein ostalariek errutinazko arreta eskaini zioten bai amonaren pasaporteari, baita neureari ere. Zeresana bukatu zaiela baina elkarren ondoan segitzen dutela, errutinazko mugimenduak errepikatuz, hitzen beharrik gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.

Prozesuaren errutinazko formulazioak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

Eguneroko errutinazko eginkizunetan beste ohitura bat sartzea eskatzen duen ariketa bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 7. orr.

Irakurleari abisatzen dio: lehenengotan, egiak eta gauzak sineskaitz iruditzen zaizkio, baina, asimilatu ahala, errutinazko bihurtzen dira, eguneroko ortziaren urdina bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Mahai gainean utzitako agiriak errepasatzen hasi zen, jardun errutinazko batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 131. orr.

Haren familia-bizitza errutinazkoak lagundu egiten zion baitezpada ugaritasun horretan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus