Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errusiera iz Errusiako hizkuntza.

Gure amak bolada bat zeraman errusiera ikasten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 119. orr.

Rigako herritarren %52ren lehen hizkuntza da errusiera.  Berria - Mundua   2004-04-22

Askatasun handiagoa izango dugu th-ren aldetik, hots hau ez baitago errusierak dituen fonemen sisteman.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 154. orr.

Raskolnik: "zismatikoa" esan nahi du errusieraz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 514. orr.

Agintariek mitina eta haurrek olerki bakarraren ahapaldi bana eskaini ziguten, errusieraz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 297. orr.

Biharamunean, errusieraz egiten zuen kaputxadun talde bat Altievoko errefuxiatu gunean sartu zen.  Berria - Mundua   2004-06-27

Zonalde handi batean errusieraz hitz egiten da eta lotura handia dago betidanik bi herrialdeen artean.  Berria - Mundua   2004-12-04

Polonieraz, errusieraz eta esamoldez jositako yiddish batez egiten zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.

Errusieraz hitzik ere ez zekien emakume ingeles batek hezi zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 387. orr.

Emakume honek ez daki alemanez, errusieraz bakarrik daki, eta ez zen gogoratzen bere hotelaren izenaz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 147. orr.

Gizonak irribarretsu jarraitzen zuen: ez zituen Rasputinek errusieraz oihukatutako hitzak ulertu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 128. orr.

Troika paregabe horrek ezarri zituen errusierazko prosa modernoaren oinarri eta zutabeak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

Inoiz ez diezu entzungo errusierazko hitz bat bera ere taxuz ahoskaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.

Era berean, errusierazko ikastaro trinkoa ere jasoko du.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Gizon oso jantzia eta argi-argia da, eta hagitz itzulpen politak egiten ditu errusieratik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 119. orr.

Fernando de Rojas juduak idatzitako Celestina ari zen errusierara itzultzen, eta errusieratik herri ipuin bat gaztelerara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Moskun errusiera hutsez mintzatzen zirenean itzulpena eskatzen zen, zergatik ez Berlinen?  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 326. orr.

Estonian estoniera hiztunak eta errusiera hiztunak daude.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 225. orr.

Gure amak errusiera-eskolez gainera, piano-eskolak ere hartzen zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus