Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errusiar 1 izond Errusiakoa, Errusiari dagokiona; Errusiako biztanlea. ik erruso.

Errusieraren aipuak berez dakar hasierako hitzetara hemengo komunitate errusiarra kexu omen dela, bart Carlos Casares idazleari haietako batzuk adierazi ziotenez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 215. orr.

Baziren emakume errusiarrak, marta larruzko berokietan sartuak, zetazko zapi ñabarra buruan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 274. orr.

Lehengoagandik sortua -nola sortzen den panpina errusiarra aurrekoaren barrutik- baina desberdina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Hiru hilabete geroago, aitaren irrati errusiarrean, anaiaren ahotsa entzun genuen, emozioz beterik: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 84. orr.

Parisen txano errusiarrak, kabiarra, eta Michel eta Nadia izenak moda-modan jarri ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Bazen non zer hauta: menestra edo arroza lehenbizikoz, albondigak edo xerra errusiarrak bigarrenez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Labana ingeles eta su-izkilu errusiarrak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Niri izugarri gustatzen zait Txekhov: idazle errusiarren artean, bera dut maiteen -jarraitu du berak-.1952an errusiar ez ziren herri kristau ortodoxo haietako gehienak Errusiaren kontrol militar eta politikoaren mende zeuden benetan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 142. orr.

L. M. Vinogradov errusiarrak frogatu zuen 314348907tik gorako zenbaki oso bakoiti oro hiru zenbaki lehenen batura dela.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 423. orr.

Bere patuaren erruleta errusiarrari distira ateratzen, maite nau ez nau maite.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 72. orr.

Errusian baleude bezala saiatzen ziren bizitzen, baina beren buruak engainatzen zituzten, zapaltzen zuten lurra ez baitzen errusiarra, arnasaz hartzen zuten airea ez baitzen errusiarra, edaten zuten ura ez baitzen errusiarra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 271. orr.

Hantxe omen dauzka lana eta neskalaguna, errusiarra, ilehoria, berari gustatzen zaion itxurakoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 112. orr.

Egoera honetan, Hindu Gizarteko brahman eta banya kastek, beren artean, arrakastaz jokatu zuten hindu-historian, greziar fanariotek historia kristau ortodoxo ez-errusiarrean saiatu eta huts egindako papera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

2 (izenlagun gisa)

Artean kristautasun ortodoxoa baitzen errusiar estatuan ezarritako erlijioa, eta "eslaviera zaharra" dialektoa, liturgi hizkuntza komuna errusiar, errumaniar, bulgariar eta serbiar eliza ortodoxoetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

Italiar mafiaren deskalabroaren ondoren, errusiarra omen da gaur egun indartsuena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.

Beren erlijio-hazkurri tradizionalaz gabeturiko errusiar arimetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 118. orr.

Errusiar agintepeko estatuetan, ordea, garbi zegoen errusiar boterearen zeharkako ezarpena ere higuingarria zela guztientzat, komunisten gutxiengo txiki batentzat izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

Ukaezina zen errusiar sentimendu eta pentsamenduan Mendebaldearen aurkako joera biziki areagotzea izan zela Errusian 1917an izandako Iraultza Komunistaren ondorioetako bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.

3 (izen gisa)

munduan nor zen nor erakutsi nahian edo, errusiarrek gizon bat bidali zuten espaziora ontzi txiki batean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 80. orr.

Urte horretan, esate baterako, munduan nor zen nor erakutsi nahian edo, errusiarrek gizon bat bidali zuten espaziora ontzi txiki batean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 80. orr.

Iritsi zen Samarkanda hirira eta han Txina urrunetik zeta garraio zetozen karabana batekin errusiarren lurretaraino joan zen itzuliko bidea hartuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

Errusiarraren arimak joera bizia baitu zorabiatzeraino jira-biraka ibiltzeko eta neurririk gabe jostatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.

Lehen tomo hori lurrikara baten antzekoa izan zen, bortizki inarrosi zuen errusiarren gogoa, ordu arte sekula ez baitzen idatzi Errusiako gizartearen hain kritika zorrotz, gordin eta mingarririk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.

Errusiar eta turkiarren artean 1877-8an izandako gerraren biharamunean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

Errusiarrongan gertatu ohi den legez, hala bertuteak nola akatsak oso modu ikusgarrian nahasirik zeuden berarengan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Hiru errusiar eta hiru ingelesen abenturak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Billancourtera joan zen bizitzera, uhinka eta andanaka etorritako errusiarren artera, auzune hartara etorritakoak errusiarrak baitziren hitzez eta bihotzez, zain eta muinez, baina ez aberriz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 271. orr.

Errusiarra zen, izatez, baina ez zioten errusiar izaera onartu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.

4 iz errusiera.

Izenaz ezagutzen zituen zerbitzari guztiak eta errusiarrez nahiz buhamez osatutako koruko gizon-emakume guztiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 199. orr.

Minutu batzuk lehenago errusiarrez mintzo ez den Frantziako enbaxadorearen ohiko hitzen ostean, Eugeni Educzenco idazlearekin batera argazkia egin genuen lau espainolok.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 268. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anastasia myskina errusiarra (4); ari zen errusiar (3); baitzen errusiarra (4); bat eta errusiar (3); beste errusiar (3); bi errusiar (3); da errusiarra (4); davidenko errusiarra (4); errusiar arima (3); errusiar asko (3); errusiar bat (23); errusiar batek (11); errusiar baten (6); errusiar edo (3); errusiar erruletan (4); errusiar erruletan jokatzen (3); errusiar eta (11); errusiar ez (3); errusiar ez ziren (3); errusiar gazteak (4); errusiar hil (14); errusiar hil dira (6); errusiar idazle (4); errusiar inperioak (3); errusiar inperioan (3); errusiarra ariko (5); errusiarra ariko da (3); errusiarra da (7); errusiarra eta (18); errusiarra ez (5); errusiarra izan (6); errusiarra izan zen (6); errusiarra izango (6); errusiarra izango du (3); errusiarra zela (4); errusiarra zen (4); eta errusiar (23); eta errusiar bat (3); ez baitzen errusiarra (4); ez errusiar (4); idazle errusiarra (4); marat safin errusiarra (3); maria sharapova errusiarra (3); mendeko errusiar (3); militar errusiar (5); militar errusiar hil (3); myskina errusiarra (4); nikolai davidenko errusiarra (3); safin errusiarra (3); sharapova errusiarra (3); soldadu errusiar (12); soldadu errusiar hil (8); zen errusiar (8); zen errusiarra (4); ziren errusiar (3); zuen errusiar (3)

andreev errusiarrak (3); baina errusiarrak (3); dementieva errusiarrak (4); du errusiarrak (3); elena dementieva errusiarrak (4); erdiko errusiarrak (3); errusiarrak dira (6); errusiarrak ere (5); errusiarrak eta (20); errusiarrak eta tatariarrak (4); errusiarrak ez (11); errusiarrak illes (3); errusiarrak illes balears (3); errusiarrak irabazi (7); errusiarrak irabazi du (4); errusiarrak irabazi zuen (3); errusiarrak iritsi (3); errusiarrak izan (3); errusiarrak jokatuko (3); errusiarrak jokatuko dute (3); errusiarrak ziren (5); errusiarraren aurretik (4); errusiarraren eta (4); eta errusiarrak (15); eta errusiarrak ez (3); idazle errusiarrak (3); idazle errusiarraren (7); isinbayeva errusiarrak (3); jokalari errusiarrak (3); karpets errusiarrak (3); marat safin errusiarrak (5); mentxov errusiarrak (3); safin errusiarrak (6); soldadu errusiarrak (4); vladimir karpets errusiarrak (3); yelena isinbayeva errusiarrak (3); ziren errusiarrak (3); zuen errusiarrak (9)

baina errusiarrek (3); da errusiarron (3); edo errusiarren (4); erruleta errusiarrean (6); erruleta errusiarrean jokatzen (3); errusiarrean jokatzen (3); errusiarrek eta (6); errusiarrek ez (10); errusiarrek ez dute (3); errusiarrekin batera (3); errusiarrekoak dira (3); errusiarren aldeko (3); errusiarren artean (4); errusiarren kontra (3); errusiarren menpe (3); errusiarren periskopio (3); eta errusiarrek (4); eta errusiarren (7); jatorri errusiarrekoak (3); jatorri errusiarrekoak dira (3); soldadu errusiarrek (5); soldadu errusiarrekin (3); soldadu errusiarren (4); tropa errusiarrek (4); urpekontzi errusiarren (5); urpekontzi errusiarren periskopio (3); zuten errusiarrek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus