Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Libre egonez gero, oiloek edozein tokitan erruten dute. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 143. orr.
Ez da harritzekoa, ba, izokinak erruten diren uretan, landareak bere gaiak libratu izana. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 162. orr.
Antza denez, Anconan, apaizak bedeinkatutako oilo batek oso arrautza arraroa errun omen zuen: ikur sakratua zeukan erliebean marraztua. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 126. orr.
Goizean, meza eman eta gero, oilategira sartu zen arrautza freskoa jateko gogoa sartu zitzaiolako, eta oilo beltzak bat errun berria zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 128. orr.
Antzinakoek basiliskoaren existentziari buruz eman dituzten adina lekukotasun ez dute beste ezeri buruz eman, baina oilarrek arrautzak erruteari utzi zioten. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 56. orr.
Etxeetako teilatuetatik txolarre mordoa ekarrarazi zuen, eta agindu zien birigarroen habia zaharretan arrautzak erruteko, eta gero dama gazteei bidali zizkien kumeak, zin eginez birigarro-kumeak zirela! Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 252. orr.