Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errumaniar (orobat errumaniatar g.er.) 1 izlag/iz Errumaniakoa, Errumaniari dagokiona; Errumaniako biztanlea.

Demetrio Cantemir, errumaniar handiki kristau ortodoxoa, Ateak Moldaviako printze izendatu K.o. 1710ean eta hurrengo urtean errusiarren aldera desertatu zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Tonita errumaniarrak ez du jokatuko, eta ez da ordezkoen eserlekuan egongo ere.  Berria - Kirola   2004-06-12

Danubiar printzerrietako errumaniar jendeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

Honez gero, "Nicolae" hartz errumaniarrak buruz dakizki Arango eta Alta Ribagorçako mendi-pistak, Jean Françoisen Lada zaharrari uztartutako atoian.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 75. orr.

Ez dakit inork gogoan izango dituen Josef Duvrescu idazle errumaniarraren pozoitzearen ingurukoak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 163. orr.

Kamioilari turkiarra da mundua zabaltzen digun pertsonaia, izen errumaniarrak eta hungariarrak nahasten diren anabasa horretan.  Berria - Kultura   2004-12-15

Pisu-jaurtitzaile edo agian mailu-jaurtitzaile errumaniarraren itxurakoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 45. orr.

Zalantzarik gabe esan zuen Romanek "italiarra" zela, baina Matiasek entzundako beste bertsio askotan errumaniarra zen pertsona hori, eta gutxi batzuetan poloniarra.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 75. orr.

Ionut Georgescu eskuin hegaleko errumaniarra fitxatu du Bidasoak.  Berria - Kirola   2006-03-28

Fanarioten "Ideia Handiaren" porrotak adierazten zuen populazio kristau ortodoxo multinazionalak Otomandar Inperioan [...] hainbat parroki estatutan (greziar, errumaniar, serbiar, bulgariar, albaniar eta georgiarrean) banatu beharko zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

Atxilotuek ustez emakume errumaniarrak prostituitzera behartzen zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Sortzez, errumaniarra.  Berria - Harian   2006-03-21

Basaurin herenegun atxilotu zuten gizonezkoak 32 urte ditu, eta errumaniarra da jaiotzez.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

2 errumaniera.

Obra hau hogoi hizkuntzetan aurki ditaike beraz gaur, eta gerorat, errumaniarrez, hindiz eta Italiako friuleraz ere plazaratua beharra omen da.  Herria   2003-07-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus