Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errulo iz zilindro txiki zuloduna, ilea kizkurtzeko erabiltzen dena.
Burua, ordurako errulorik gabea, indarrez inarrosi eta gaztaina argi-koloreko izur berriak orraztu zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.
Bizkor mugitu zituen erruloak eskarmentu handiko hatz haiekin, eta kopetaren gainera erortzen zitzaizkion ileak alboratu egin zituen belarri atzean kateatzeraino. gogoratzen dut askotan neke aurpegia izaten zuela baina nola zen gai, errulo batzuk jarrita, biharamun goizean, iluntzeko aurpegi maskala kolorezko bihurtzeko. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 41. orr.
Erruloz beteriko buru bat ageri zen atetik, dortoka batena irudi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.