Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainko errukitsuak bere onberatasunean eman dizkidan dohainen artean, hauxe da bat. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 337. orr.
Apalki eskatzen zuen Jainko onberak, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoak, bere nahia ager ziezaiola. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.
Lapur errukitsu modura portatu dituk enekin. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 181. orr.
Badirudi, Karlomagnoren eta Luis Errukitsuaren testamentuen arabera, frankoek erregeen semeen artean aukeratzen zutela erregea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.
Ederra, bere gizatasun errukitsuan; izugarria, bere exijentzia erradikalean. Herria 2005-02-17
Ardura errukitsuz sortu eta erruki arduratsuz zaindu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 787. orr.
Horrelako errai errukitsuak zituen behartsuenganako, horrelako sentimenduekin jarraitzen zien Kristo pobrearen oinatzei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 336. orr.
Argi nazazu, maisu txit zuhur eta artzain txit errukitsu horrek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1038. orr.
Bigarren mailako poeta baten biografia errukitsu bat ere idatzi zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.
Elkartasun errukitsu eta lehiakor hau mundu osoan ikustea gustatuko litzaidake. Berria - Harian 2005-01-12
Horiek berak erantzi nizkion, hiru egun lehenago, bere gorputza mihise errukitsu batez estali aitzin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.
Adierazi nahi genuke Brown jauna errugabea zela, ez zela inpostore bat, eta, beraz, bere burua defendatzeko gezur errukitsu batzuk asmatu behar izan zituela ezinbestean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 70. orr.
Behin hilez gero, ez da faltako barandatik behera botako nauen esku errukitsurik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.
Epai ezazue zuzentasunez, izan on eta errukitsu. Elizen arteko biblia Za 7,9
Mundua ez da errukitsua. Berria - Kultura 2004-03-24
Zeren errukirik izan ez duenak errukirik gabeko epaia izango baitu; errukitsu izan dena, ordea, garaile aterako da auzian. Elizen arteko biblia St 2,13
Zintzoa beti da errukitsu eta eskuzabal, bedeinkatuak dira haren seme-alabak. Elizen arteko biblia Sal 37,26
Handia zarelako eta guztiz errukitsua, askatu egin nauzu irensteko prest zeudenen hozkadetatik. Elizen arteko biblia Si 51,3
Utzi zeure bekatuak zuzenbide eginez, uko egin gaiztakeriari, behartsuekin errukitsu izanez. Elizen arteko biblia Dn 4,24
Baina Jainkoak, hain baita errukitsua eta halako maitasun neurrigabez maitatu baikaitu, [...]. Elizen arteko biblia Ef 2,4
Jainkoari emandako gizonak ziren, aingeruentzat atsegin eta gizakientzat maitagarri; latzak beren buruarekin, besteekin errukitsuak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 924. orr.
Jainkoari eskerrak eman zizkioten, errukitsu agertu zitzaielako eta pobreen oihua entzun zuelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 474. orr.
Hegal hauen lumak errukitsu salbatzen duen Aitarenganako maitasuna eta gogor epaitzen duen Jaunaganako beldurra dira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 255. orr.
Beren artean marmarka heldu ziren atorradunak, ahopean errukitsu mintzatuaz. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.
Bere burua zeharo mespretxatzearren, legendunei on egiten zien errukitsu, bere zerbitzu apal eta gizatasunezkoak eskainiz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.
Maitagarria zara gero -gehitu zuen bizi-bizi, erdeinu izpi batez eta errukitsu. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.
aita errukitsu (6); aita errukitsu eta (4); aita errukitsua (4); aita errukitsuak (4); aita errukitsuaren (3); errukitsu bat (3); errukitsu eta (9); errukitsu eta kontsolamendu (3); errukitsua eta (3); errukitsuak bere (5); errukitsuari bere (4); eta errukitsu (7); eta errukitsua (6); jainko errukitsu (3); jainko errukitsua (3); jainko errukitsuak (4); luis errukitsua (3); luis errukitsuak (14); luis errukitsuaren (18); luis errukitsuaren bizitza (3); luis errukitsuari (3)