Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errukigarri 1 izond errukia merezi duena.

Erduan, gizon errukigarri bat bihurtzen nintzen, aldamenean beste pertsona errukigarri bat zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 193. orr.

Haren azkena hurbiltzean, Jaun errukiorrak atsekabe eta tentaldi guztietatik aterako du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 716. orr.

Seme-alabek txandan-txandan aldi baterako etxean hartzen duten atso zahar errukigarri baten gisa dabil gaur behiala hain eder izandako dama hura: iragana beste etorkizunik gabe.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 97. orr.

Ez zen oker bat izan, moztu zuen zuzendari literarioak, ez du merezi esku errukior hori Silva jaunarengan luzatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 105. orr.

Serranoko hotelean gertaturiko eszena errukigarriaren lekuko izateak ez zidala gauzak bideratzeko esperantzarik kentzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 214. orr.

Alkid, begiak itxirik eta ahoa zabal-zabalik, modurik errukigarrienean negar-garrasika hasteko zorian zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.

Zeinen sinesgaizki tristea den dena: galitziar aberetu eta errukigarriok, sinagogen hondakinok, bizitza doilor hau, gertakari izugarriak inon, zeinen isla baizik ez dugun ikusten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 16. orr.

Zeinen errukigarriak ziren biak, Flora eta bera alegia, patuak ni bezalako alfer bat sartu zielako etxean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 299. orr.

2 (adizlagun gisa)

Baita gizon haren aurrean errukigarri azaldu nahi nuelako ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 383. orr.

Bere burua engainatzen duen gizakia errukigarri azaldu behar zaigu; eta besteak engainatzen dituena gaitzesgarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 43. orr.

Besoa moztu zioten Tarazonakoari, eskua mozterakoan, eta joan ziren begibakarra errukigarri eta hiltzori utzirik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errukigarri bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus